Betidanik EITB ikur bat izan da eta horrela hartuko dute Jaurlaritzara helduko diren hurrengokoek ere.
PSE-PP akordioa heldu eta berehalaxe “garai berriaren” irudia eman gura izango dute.
Eguraldiaren mapa, tertuliakideen perfil politikoa, ezker abertzaleari buruzko informazioa eta kirola euskarazko kanalean bakarrik egotearena jarri dituzte “aldaketaren” neurgarri gisa.
Zeintzuk alde egingo duten eztabaidatzerakoan, zuzendaritzakoak, hainbat administrazio kontseilukide eta aurkezle eta esatari ezagun asko aipatzen dituzte, gezurlekuetan (gaztelerazko “mentideroak” erabiliz).
Niri momentu honetan, zeintzuk desagertuko diren bezain beste interesatzen zait jakitea zeintzuk mantenduko diren. Lotan egotetik itzartuko direnak, bigarren mailako postuetan egon direnak atzo arte nola pasako diren ardura postuetara.
Eta, txutxumutxuetara jota, morbo apur bat ematen dit jakitea zer gertatuko den ETBko “dentina belaunaldikoekin“.
Azala eta larrua
Utzi erantzuna