Never Surrender gaztelekuen

Pasa dan domekan, azaruan 13an, Never Surrender musika talde arrasatearra egon zan gaztelekuen.

Gazte asko hurbildu zien gaztelekura Neverrekuekin jolastera eta solastera.

Arrasatearrek grabatutako euren kontzertu batzuk ekarri zitxuen bideuen, hauek ikusi eta ostien irratsaio bat ein gauen.

P1000078

Irratsaioan gaztiek eurek ein zotzien elkarrizketa Neverreko mutilei, eta giro ezin hobia egon zan.

Hemen irratsaioa entzuteko:

Gaztelekuko irekiera ezinhobia!!

Pasa dan asteburuan zabaldu dau atiak Eskoriatzako Gaztelekuak eta irekierak arrakasta ona euki dau.
Gazte asko hurbildu die Gaztelekura ta ekintza ezberdinez gozatzeko aukera ezinhobia euki daue.

Ostiralian DBH 1eko gazteentzat egon zan zabalik Gaztelekua ta atsaldeko azken ordurarte ibili ziren lokaleko joku, ping-pong eta baliabide ezberdinetaz gozatzen.

Zapatuan merendola ein gauen ta gaztetxoenak zein helduenak batera izan ziren bertan.

P1000855

Domekan, futbolin txapelketa izen gauen. 10 bikotek emun zauien izena, lehia bizia izen zan, baina azkenien Aitzol eta Iñaki izan ziren irabazle! ZORIONAK BIKOTE!!

P1000862

P1000867

Futbolin Txapelketako irabazliak!

Gaztelekua barriz be zabalik

Udako oporrak pasauta, ikasturte barrixakin Gaztelekuak be atiak zabaldukoitxu!

Irailan 23tik aurrera zabalik egongo da Gaztelekua.
Irekierarako ekintzak be prest daz, ta plan politxa daukou asteburu hortarako.

Gaztelekuko irekiera 2011-2012

Aurten be urtian zihar ekintza mordoxka bat eingoitxugu: sky irteera, surf ikastaroa, txapelketak, tailerrak, eskulanak, bertso meriendak…

Beraz animau Gaztelekura ta parte hartu!!

Bertso Afaixa

Aurtengo helburuetariko bat Bertso Eskola bat sortzea zen eta horretarako Xabi Arenaza izan da Gaztelekuan hilean birritan Bertso Meriendak gidatzen.

Kurtso amaiera heltzear dela eta Bertso eskolari amaiera emateko Bertso Afari bat egin genuen pasa den ekainaren 18an.

Oso giro polita izan genuen. Lelengo denon artean afari goxo-goxoa prestuz eta ondoren Eingeinkeko Bertso Eskolako kideekin bertsotan eginaz. Hemen argazki batzuk horren erakusgarri.

Hurrengo urtean gehiago!!

Txapel jaurtiketa eta hankapalo ikastaroa

Ekaineko lehenengo astebukaeran Arizmendi Ikastolak antolatutako 15. Ferixie izan zela eta, I. Txapel Jaurtiketa Lehiaketa egon zen Eskoriatzan eta Gaztelekutik ere parte hartu genuen, nahi jaurtiketa onak eginaz gainera!

Ekainaren 5ean berriz hankapalo ikastaroa egin genuen Gaztelekuan. Beldurra alde batera utzi eta gazteak animatu ziren hankapaloetan ibiltzera.

Eskoriatzako gaztelekuan hitzek eta musikak bat egiten dute!

Irrati tailerra izan genuen pasa zen aste bukaeran Eskoriatzako gaztelekuan. Txatxilipurdiko irrati tailerra eraman genuen eta Hitzek eta musikak bat egin zuten gazteen ahotan!

 

Aste bukaera honetan ere bat egingo dute musikak eta hitzek. Tailer berezi bat antolatu dugu Gaztelekuan. Scratch eta rap euskalduna izango da protagonista Aritz Sound Sistem eta Dady Jeff lagunen eskutik.

Daddy
Jeff
Selektah Kolektiboko
abeslaria da eta Euskal Herrian dagoen hip-hop
abeslari, disko jartzaile eta produktore euskalduna. Urteetako esperientzia du
alor honetan eta berarekin batera scratchaz gain,
musika nola egin eta abestiren bat ere zuzenean egin dezakegu,
agian.


Haritz
Sound Sistem,
Musikaren
gaixotasunaz kutxatutako adiktoa, eguneroko dosiaren bila etengabe. Urteetan Ixah musikaren sustatzailea izan da bere eskura dituen
baliabide guztiekin; musika jartzailea (musika beltza: reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak,
e.a.), Selektah Kolektiboko sortzaile eta partaidea, irrati esataria (Molotoff
Irratia, Info 7), musika aldizkarietan kolaboratzaile
(Entzun!, Gaztetxulo, Gara-Kaleidos), Bob Marley “Maitasuna, Begirunea eta Askatasuna” liburuaren egilea, sound system eta musika jaialdien
antolatzaile, e.a.