Eskoriatzako gaztelekuan hitzek eta musikak bat egiten dute!

Irrati tailerra izan genuen pasa zen aste bukaeran Eskoriatzako gaztelekuan. Txatxilipurdiko irrati tailerra eraman genuen eta Hitzek eta musikak bat egin zuten gazteen ahotan!

 

Aste bukaera honetan ere bat egingo dute musikak eta hitzek. Tailer berezi bat antolatu dugu Gaztelekuan. Scratch eta rap euskalduna izango da protagonista Aritz Sound Sistem eta Dady Jeff lagunen eskutik.

Daddy
Jeff
Selektah Kolektiboko
abeslaria da eta Euskal Herrian dagoen hip-hop
abeslari, disko jartzaile eta produktore euskalduna. Urteetako esperientzia du
alor honetan eta berarekin batera scratchaz gain,
musika nola egin eta abestiren bat ere zuzenean egin dezakegu,
agian.


Haritz
Sound Sistem,
Musikaren
gaixotasunaz kutxatutako adiktoa, eguneroko dosiaren bila etengabe. Urteetan Ixah musikaren sustatzailea izan da bere eskura dituen
baliabide guztiekin; musika jartzailea (musika beltza: reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak,
e.a.), Selektah Kolektiboko sortzaile eta partaidea, irrati esataria (Molotoff
Irratia, Info 7), musika aldizkarietan kolaboratzaile
(Entzun!, Gaztetxulo, Gara-Kaleidos), Bob Marley “Maitasuna, Begirunea eta Askatasuna” liburuaren egilea, sound system eta musika jaialdien
antolatzaile, e.a.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude