GaZtEak GoGoTSu EtoRri DiRa!!EtA Gu eRe Bai!

ZABALDU DITUGU ATEAAKKK!!!! eta gazte asko hurbildu dira gaztelekura !! Lagun berriak eta ez horren berriak elkartu gara! Lehenbizi, udako kontuak kontatu ditugu; kanpora ingelesa ikastera joan direnak, udalekutan gurekin izan direnak, beren gurasoen herrira familia ikustera joan direnak eta gelditu gabe ekintza mordo bat egin dituzten gazteen kontuak entzuten ibili gara! A ze uda pasa duten denek! Kontu kontari aritzeaz gain, merendola ere izan genuen eta baita aurreko urteetako argazkien erakusketa. Gazteak gustura ibili ziren beren argazkiak ikusten. 

Argazki erakusketa!!!

Futbolinean neska-mutilak

 

 

 

 

 

 

PROIEKTU BERRIAK ERE MARTXAN!!!  Gaztetxoen iradokizunak jasotzeko denon artean kaxa koloretsu bat egin genuen, bertan beren partehartzea bultzatzeko!!! Denon artean egin genuen eta eguzkia aprobetxatuz  margoketa lanak egiten kanpora joan ginen. 

 

 

 

 

LAGUN ZAHARRAK BUELTAN!! eta gu oso pozik!!!!! Betiko lagunen elkartzea ze ederra den….. Berriz ere elkartu ginen eta kontu kontari ibili ondoren mahai jokuetan aritu ginen; Jungle Speed, Pareko, Sua, etab. Arratsalde polita sortu genuen eta giro ezinhobea!!! 

Pareko mahai jokuan jolasten!

 

 

 

 

 

 

KOADRILA BERRIAK GAZTELEKUA EZAGUTZEN!!

Ilusioz beteta gaude, aurten ere Eskoitzako koadrila mordoxka bat gerturatu dira eta gure nondik norakoak ikustera!!!Ongi etorri denoi!!!

Irrikan gaude ikasturte berri honek ekarriko dizkigun ezuste eta ekintza ezberdinei aurre egiteko!!!! Goazen denok batera ondo pasatzera!!!!!!!

[ngg_images source=”galleries” display_type=”photocrati-nextgen_basic_slideshow” gallery_width=”320″ gallery_height=”240″ cycle_effect=”fade” cycle_interval=”10″ show_thumbnail_link=”1″ thumbnail_link_text=”[Show picture list]” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude