EKINTZA EZBERDINEZ BETERIKO ASTEBURUA!!

Ostiralean eguraldi aparta izan genuenez Gazte-lekua kalera atera genuen!! Pufak, futboliña, mahai jolasak…. atera genituen! Arratsalde izugarria pasa genuen berriketan eta jolasean! Errepikatzeko modukoa!

IMG_20160520_183913[1]

Larunbatean ostiraleko martxarekin jarraiturik esku pilotan ibili ginen kalean, eguraldia okertu eta euria hasi zen arte … baina jolasean jarraitu genuen Gazte-leku barnean, ping- pong, mahai jolas eta futboliñean!

Asteburua ondo bukatzeko, igandean lasai-lasai ibili ginen “Divergente” pelikula ikusten. Gustura eta lasai egon ginen pufetan botata!!

 

IMG_20160523_122107_776[1]

 

divergente

 

Aste ona izan eta ostiralerarte gaztiak!!