EREINDAJANeko kideok Santamasetan izan ginen, elkartearen informazio postua eta bertako produktuetan oinarritutako txosnarekin. Unai Uribarren-en Moxal Okela, elkarteko kideek prestatua, ZerB garagardoa, Bailarako Txakolina, sagardoa, sagar zukua… denetik izan genuen! Txosna Seber Altubeko baserritarren azokaren alboan izan genuen, eta hemen dituzue azokako zenbait argazki, Xomorrito-ren eskutik.
Tag: irudiak
Ots 07
Logoa eta irudia
Kaixo lagunok! Blogeko goiburuan ikusiko zenuten bezala, logo elegantea dugu EREINDAJANen. Proiektua herrigintzan oinarrituta egonda, logoa ere borondatezko lanaren fruitua izan da. Ezin aipatu gabe utzi, beraz, Goio Arana. Gure irudia lantzen lagundu digu, logoa eta sare sozialetarako (twitter eta facebook) argazkia ere diseinatuz. Mila esker Goio!
Iruzkin berriak