Quantcast

Category: jardunaldiak

Abenduak 29: Elkartearen aurkezpena

Ereindajan Elkartea ezagutzen duzu? Informazioa nahiko zenuke? Interesik baldin baduzu, gaurkoan (abenduak 29) Arrasateko Kultur Ateko Jokin Zaitegi aretoan aurkezpena egingo dugu, 18:00etan. Animatu eta bertaratu!  

Datozen hitzorduak

Pausoz pauso, eta gelditu gabe, EreindaJan Elkartea bere bidea egiten dabil. Badago berri esanguratsurik, eta aurrerago jakinaraziko dira, baina datozen egunotan honakoak dira hitzorduak: – Santamas egunean, elkartearen txosna jarriko da Arrasaten, Seber Altube plaza inguruan: Bertako produktuekin egindako pintxoak eta eskualdeko edariak dastatzeko aukera izango da. – Abenduaren 29an, Elkartearen inguruko bilera informatiboa, arratsaldeko …

Continue reading

Dokumentala eta solasaldia (U22, 18:30)

EREINDAJAN Elkartearen helburua ez da soilik merkaturatzea bultzatzea, sentsibilizazioa ere landu nahi du. Horregatik, pasa den martxoko hitzaldiarekin jarraituz oraingoan dokumentala eta solasaldia izango dugu Kulturaten (Arrasaten), BizilurĀ eta EHNE Bizkaiaren eskutik. Hona hemen zita: izenburua: Bide berriak. Elikadura burujabetza Euskal Herrian antolatzailea: EREINDAJAN Elkartea laguntzaileak: BAGARA Herrigintzan Kooperatiba, Debagoieneko Landa Garapena eta Arrasateko Udala lekua: …

Continue reading

EREINDAJAN Bizipoz jaian

Irailaren 21ean Bizipoz Jaia izan genuen Arrasaten, Irrien Lagunak eta Txatxilipurdiren eskutik. Bertan Arrasateko hainbat elkarte izan ginen, bai informazio postuekin, baita tailerrekin ere. EREINDAJANeko lagunok biak egin genituen: informazio postua jarri (apustuak egiteko aukerarekin gainera!) eta hazi landaketan jolastu ume eta gaztetxoekin. Bertan ateratako argazkiak txertatu dizkizuegu jarraian, otar ederra irabazi zuen Amets Badiola …

Continue reading

[bideoa] Jakoba Errekondoren hitzaldia

Blogeko orain dela egun batzuetako mezuetan esan bezala, martxoaren 5ean Kultur Aten izan genuen hitzaldiko bideoak argitaratzen joango gara sarean. Hemen duzue hirugarren hitzaldia, Jakoba Errekondo-ren eskutik. Hemen topa dezakezue bideoa.

[bideoa] Amaia Diaz de Monasterioguren-en hitzaldia

Blogeko aurreko mezuan esan bezala, martxoaren 5ean Kultur Aten izan genuen hitzaldiko bideoak argitaratzen joango gara sarean. Hemen duzue bigarren hitzaldia, Amaia Diaz de Monasterioguren-en eskutik. Hemen topa dezakezue bideoa.

[bideoa] Pello Zabalaren hitzaldia

Gogoan izango duzue martxoaren 5ean Kulturate-n antolatu genuen hitzaldi interesgarria, ziur. Bertan hiru aditu izan genituen: Amaia Diaz de Monasterioguren, Jakoba Errekondo eta Pello Zabala. Hitzaldia grabatu genuen, eta oinarrizko edizioa egin ondoren, zatika sarera igotzen ari gara. Hemen topa dezakezua hitzaldiaren lehen zatia, Pello Zabalari dagokiona.

Hitzaldia: “Bertakoa eta osasungarria”

Lehen sektoreak, agroekologiak, bertako produktuek, osasunak, elikadurak eta kontsumoak interes estrategikoa dute Ereindajan eta Bagararentzat. Horregatik HITZALDIA antolatu dugu. Hitzaldia: Bertakoa eta osasungarria Hizlariak: Jakoba Errekondo, Amaia Diaz de Monasterio eta Pello Zabala Eguna: martxoak 5, asteazkena Ordua: 18.30ean Lekua: Arrasateko Kultur Ateko Areto Nagusian