Quantcast

Category: irudiak

Arrasateko Santamasetako azoka

EREINDAJANeko kideok Santamasetan izan ginen, elkartearen informazio postua eta bertako produktuetan oinarritutako txosnarekin. Unai Uribarren-en Moxal Okela, elkarteko kideek prestatua, ZerB garagardoa, Bailarako Txakolina, sagardoa, sagar zukua… denetik izan genuen! Txosna Seber Altubeko baserritarren azokaren alboan izan genuen, eta hemen dituzue azokako zenbait argazki, Xomorrito-ren eskutik.

Bazkide izan nahi?

Debagoieneko EREINDAJAN Kontsumitzaile eta Ekoizle Elkartea martxan da, eta epe laburrean denda zabalduko dugu Arrasaten. Bertako produktuak eta produktu ekologikoak izan nahi ditugu bertan, eta zu ere proiektuko parte izatea nahi dugu! Izan zaitez bazkide!

ereindajan-en partez…