Quantcast

Kontsumo joerak (@EleneArriola)

Honakoa Elkarteko kide den Elene Arriolak blog honetarako idatzitako mezua da.

KONTSUMO JOERAK

Azken urteetan aldaketa handia izan da kontsumo ereduetan eta joeretan.

Alde batetik, kontsumitzaile lokalak izatetik kontsumitzaile globalak izatera pasatu gara. Merkatuen globalizazioak kontsumoaren inguruko praktikak aldatu ditu, baina horrek ez du esan nahi “kontsumitzaile lokala” galdu denik edo kontsumo ekintza ezberdinen aurrean patroi bat edo bestea jarraitu ez dezakenik.

Merkatu globalak produktu aukerak handitu ditu, hala ere, kontsumitzaileek produktuaren segurtasuna, jatorria eta osasungarritasuna ziurtatzeko beharrari garrantzia handia ematen diote.

Kontsumo prozesuen indibidualizazioa:

Kontsumo prozesuak gehiengo kolektiboarengandik urrundu egin dira, baita familia formula tradizionaletik ere, nahiz eta hauek kontsumoaren oinarria diren. Joera indibidualizazio eta pertsonalizaziorantzakoa da.

Pertsonalizazioak identitatearen bilaketa islatzen du, hau da, kontsumitzaile mota honek besteengandik ezberdintzea bilatzen du, eskuratzen dituen produktuak pertsonalizatuz.

Teknologia berriek aldaketa honetan asko lagundu dute, produkzio-kontsumo prozesu tradizionala aldatuz. Kontsumitzaileek gero eta modu aktiboagoan parte hartzen dute produktuen garapen, produkzio edo diseinu prozesuetan.

Gizartearen zatiketa:

Masa kontsumitzaile ideiatik kontsumitzaile gizarte zatiketara pasa gara, hau da, bizitza estilo bezainbeste kontsumo mota daude. Marketin eta publizitate munduak zatiketaren ideia hau barneratu du merkatu handia alde batera utziz eta helburua merkatu-hobietan ezarriz.

Erosketa lekuen aldaketa:

Biztanleriaren gehiengoak erosketak era presentzialean egiten ditu. Lekuei dagokienez, saltoki gune handiak dira erosketak egiteko gogokoenak, ondoren supermerkatuak eta azkenik denda txikiak. Hala ere, merkataritza elektronikoak gora egin du azken urteetan, 2013an Espainiako biztanleriaren %31,5ak internet bidez erosketaren bat egin zuen.

 

Kontsumitzaile berria:
Kontsumitzaileen portaera forma berriak agertu dira, perfil erreflexiboagoa eta formakuntza eta informazio gehiago duena. Honek, arriskuak minimizatzea bilatzen du eta horregatik segurtasuna eta sinpletasuna bilatzen du produktuetan.

Kontsumitzaile hauen ezaugarrietako bat erosketak kezka jakin batzuen arabera egiten dituztela da, kezka etikoak, sozialak edo ingurumenarekin erlazionaturikoak. Gainera, produktuen inguruko informazio argia aldarrikatzen dute.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.