Ereindajan Elkartea ezagutzen duzu? Informazioa nahiko zenuke? Interesik baldin baduzu, gaurkoan (abenduak 29) Arrasateko Kultur Ateko Jokin Zaitegi aretoan aurkezpena egingo dugu, 18:00etan. Animatu eta bertaratu!
abendua 2014 archive
Abe 23
Arrasateko Santamasetako azoka
EREINDAJANeko kideok Santamasetan izan ginen, elkartearen informazio postua eta bertako produktuetan oinarritutako txosnarekin. Unai Uribarren-en Moxal Okela, elkarteko kideek prestatua, ZerB garagardoa, Bailarako Txakolina, sagardoa, sagar zukua… denetik izan genuen! Txosna Seber Altubeko baserritarren azokaren alboan izan genuen, eta hemen dituzue azokako zenbait argazki, Xomorrito-ren eskutik.
Abe 19
Datozen hitzorduak
Pausoz pauso, eta gelditu gabe, EreindaJan Elkartea bere bidea egiten dabil. Badago berri esanguratsurik, eta aurrerago jakinaraziko dira, baina datozen egunotan honakoak dira hitzorduak: – Santamas egunean, elkartearen txosna jarriko da Arrasaten, Seber Altube plaza inguruan: Bertako produktuekin egindako pintxoak eta eskualdeko edariak dastatzeko aukera izango da. – Abenduaren 29an, Elkartearen inguruko bilera informatiboa, arratsaldeko …
Abe 04
Iruzkin berriak