Quantcast

Errezeta: pikuen etxeko marmelada

Gaurko honetan etxean mermelada egiteko pausuak azalduko ditugu, Elene Arriolaren eskutik. Jakingo duzuen bezala, fruta ezberdinekin egin daiteke mermelada, hala nola, sagarrekin, okaranekin, arbeletxekoekin, marrubiekin edo azenario eta kalabazarekin, gustuen arabera. Hemen pikuena egiteko errezeta utzi dizuegu.

Osagaiak:

  • 1kg piku (garbituta eta zurituta)
  • 300gr azukre
  • Limoi erdiren zukua

Errezeta:

  1. Pikuak kazola baten jarri itzazu, azukre eta limoi zukuarekin batera eta jalkitzen utzi bi orduz.
  2. Ondoren, kazola su erdian jarri 35-40 minutuz, noizean behin eraginez.
  3. Marmelada loditzen denean, nahi izanez gero, irabiagailuarekin birrindu dezakezu.
  4. Azkenik, kristalezko poteetan (esterilizatuak) gorde mermelada, eta maria bainuan egosi itzazu 30 minututan. Honela, mermelada ongi mantenduko da hilabetetan.

 

Mermelada loditu:

Mermelada lodia gustatuz gero, hau egosten dabilen bitartean sagar erdi zati txikitan gehitu dezakezu. Sagarrak duen pektinari esker, mermelada gehiago lodituko da.

 

Kristalezko poteak esterilizatu:

Kutxadura sahiesteko poteak esterilizatuta egon behar dute. Horretarako, poteak irakiten dagoen uretan sartu itzazu 10-15 minutuz.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.