Ikuslearen Saria bozkatzeko epea maiatzaren 16ra arte

BOTOA EMAN     (hemen)

BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Sariak aukeratuta, apirilaren 27tik maiatzaren 16ra bozkatu ahal izango da Ikuslearen Saria. Lanik bozkatuenak epaimahaiaren sariren bat jaso behar badu, bigarren bozkatuenari emango zaio Ikuslearen Saria. (*Adi! Boto bakarra pertsona/e-posta helbideko, eta izen-abizena jarrita).

1 Zoriontasuna

2 K sentitu

3 Konfiantza lortzen

4 Zer da konfiantza

https://www.youtube.com/watch?v=PpD6L6VRs60

5 Konfiantzaren sustraiak

https://www.youtube.com/watch?v=wsNfrYU50Dc

6 Lau bikote zortzi ikuspuntu

7 Güven

https://www.youtube.com/watch?v=BaMhRag5ap0&feature=youtu.be

8 Zuhaitzaren itxaropena

9 Errelikia

https://www.youtube.com/watch?v=z1r75In-nLk&feature=youtu.be

10 Zer esango zenioke maite duzun pertsona bati?

https://www.youtube.com/watch?v=An_IOawoPkg

11 Jupiter elektrodomestikoak

https://www.youtube.com/watch?v=0Sf1xk72KYw&feature=youtu.be

12 Neskatoa eta Dimentsioa

https://www.youtube.com/watch?v=4C-qQl9AsCs&feature=youtu.be

13 Egun erradiaktiboa

https://www.youtube.com/watch?v=R3XBRddxQo8&feature=youtu.be

14 Pipermin garratzak

15 Hegan aske

https://www.youtube.com/watch?v=LZD_N_N8sXs

16 Konfiantzaren geltokia

17 Zuhaitz maitea

18 Zuhaitzaren umea

19 Bere lagun mina

https://www.youtube.com/watch?v=DFq0WW5_R9A&feature=youtu.be

20 Harreman loreztatua

https://www.youtube.com/watch?v=MS_1jOPWIAA&feature=youtu.be

21 Landatu konfiantza

https://www.youtube.com/watch?v=a4_jr4Ly6xo&feature=youtu.be

22 Itxaropenaren gordeleku

https://www.youtube.com/watch?v=gYOrNHVFaAk&feature=youtu.be

23 Guretzat bat gehiago

https://www.youtube.com/watch?v=ehZ6wPA95hQ&feature=youtu.be

24 Betirako lagunak

https://www.youtube.com/watch?v=d8FOMgbgP8w&feature=youtu.be

26 Biziz Hazi

27 Piztu kONfiantza!

https://www.youtube.com/watch?v=ALzg2b8iWe8

28 Zer da konfiantza guretzat

29 Konfiantzarekin ez egin dantza

30 Konfiantza guregan

https://www.youtube.com/watch?v=xUOgI9PkRSs&feature=youtu.be

31 Konfiantzaren haziak

https://www.youtube.com/watch?v=qDIClaRcjAY&feature=youtu.be

32 Elkarrenganako Laguntzaren bila

https://www.youtube.com/watch?v=OCM_2DTlqeQ&feature=youtu.be

33 Zuhaitza konfiantzaren islada

34 “Txipi”

https://www.youtube.com/watch?v=-SAK5pwN2HU

35 Natura eta konfiantza

36 Zu modukorik ez dago munduan

37 Konfiantzaren perfumea

https://www.youtube.com/watch?v=0h2eVzeXO5E&feature=youtu.be

38 Zer da konfiantza

https://www.youtube.com/watch?v=aR0F71WtWOM&feature=youtu.be

39 Familiarekiko konfiantza

40 Konfiantza lagun artean

Aukeratuta BHKlip bideo-lehiaketako Epai mahaiaren sariak

Bost laguneko taldea elkartuta apirilaren 14an, BHKlipen sarituko diren lanak aukeratu ziren. Aurten 40 lan aurkeztu dira, eta hiru sari emango dira: Epaimahaiaren lehenengo eta bigarren saria (600 eta 250 euro hurrenez hurren) eta Ikuslearen Saria (150 euro). Azken hori apirilaren 26etik aurrera bozkatu ahal izango da. Sari-banaketa ekitaldia, berriz, maiatzaren 20an izango da (ostirala). Orduan jakingo ditugu irabazleen izen-abizenak. Honakoak izan ziren epaimahaikide: MUko Y. Sanchez, BAGArako A. Biain, GOIENAko O. Agirre eta Artemaneko A. Lagunilla eta Arizmendi Ikastolako G. Ibarzabal. Epaimahaikideen adierazpenak.

BHklipeko sariak Almenera eta Gaztelupera

BHklipeko sariak Almenera eta Gaztelupera

Atzo banatu ziren BHKlip lehiaketako sariak. Epaimahaiarena Almeneko DBHko 3. mailako talde batek jaso zuen eta Ikuslearena Gaztelupeko laugarren mailako batek. Lehenengoa XXII. Mendeko betaurrekoak lanagatik Jone Zuloaga, Uxue Beloki eta Nerea Fernandez de Antonarentzat izan zen. Ikuslearena, berriz, Ainhoa Mendizabal, Jone Uribesalgo eta Wilbert Ciprianentzat Etorkizuneko ikastola-etorkizuneko ametsak lanagatik. Tablet bana jaso zuten opari.

BHKlipeko-Ikuslearen-Saria

Epaimahaiak saritutako lanean, batez ere, baloratu zuen mezua izatea, kontaketa bat egotea eta baita hainbat lokalizazio erabili izana ere. Epaimahaiak beste lan hau ere nabarmendu zuen: Guk horrela ikusten dugu XXII. mendeko ikastola. Guztira 846 boto jaso ziren blogaren bidez Ikuslearen Sarirako, eta hauexek dira boto gehien jaso zituztenak: Nolakoak izango dira XXII. Mendeko ikastolak? (98 boto), 5D betaurrekoak XXII. Mendeko ikastolan (115 boto), Etorkizuneko ikastola, etorkizuneko ametsak (139 boto) eta XXII. Mendeko betaurrekoak (236 boto). Ikuslearen Saria eta Epaimahaiarena lan berak jaso zuenez, Ikuslearen Saria botorik gehien jaso zituen bigarren taldearentzat izan zen.

Zazpigarren urtea ikus-entzunezkoen alorrean ikasleengan eragiten

Arizmendi ikastolak zazpigarrenez jarri du, aurten, abian bideo-lehiaketa hau. Aurtengo gaia XXII. Mendeko ikastola izan da, eta guztira 21 lan jaso dira. Parte hartzaileak DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak eta batxilergokoak izan dira. Debagoieneko ikastoletako ikasleei zabalik egon da. Lankidetzan izan ditu. Bestalde, GOIENA, BAGARA, AZK eta MU.

Ekitaldi xumea, baina egokia

Ekitaldian Gorka Etxabe Artemaneko kidea izan zen gonbidatu, solasaldi bat eskainiz hurbildutakoei ikus-entzunezkoen inguruan; ondorengo bi galderei erantzun zien: zer eragin dute, gaur egun, ikus-entzunezkoek gazteengan? Zer aukera du gazte batek ikus-entzunezkoak jorratzeko bailaran? Ekitaldi xumea, baina era berean, egokia atzokoan antolatzaileek eskaini zutena. Pozik daude aurtengo emaitzarekin, eta aurrera begira ekimenarekin jarraitzeko prest.

Argazkiak

Ikuslearen Saria-2015: bideoak

1 bideoa: Egun bat XXII. mendeko ikastolan

https://www.youtube.com/watch?v=knTCNlPCLZI

2 bideoa: 5D betaurrekoak XXII. mendeko Ikastolan

3 bideoa: Etorkizuneko ikastola – Etorkizunera ametsak

4 bideoa: XXII. mendeko ikastola

5 bideoa: Guk horrela ikusten dugu XXII. mendeko ikastola

6 bideoa: Liburu hizlariak

https://youtu.be/9zAjQ5b9CFM

7 bideoa: Eta zuek nola ikusten duzue?

https://www.youtube.com/watch?v=RRPZcWwR_PU

8 bideoa: Erabil ditzagun teknologiak, baina ez gaitzatela teknologiek gu erabili!​

9 bideoa: Etorkizuneko betaurrekoak

https://youtu.be/U3ElpplNDkE

Bideoa 10: Ongi etorri XXII. mendeko ikastolara

https://www.youtube.com/watch?v=V0ggUilvh-I

Bideoa 11: Nola izango dira XXII. mendeko ikastolak?

https://www.youtube.com/watch?v=6lkvnWFrCa8

Bideoa 15: Nolako ikastolak izango dira?

https://youtu.be/A0CSwV0zVbk

Bideoa 16: Hezkuntzaren bilakaera

https://www.youtube.com/watch?v=3d67nyAUW9s

Bideoa 18: XXII. mendeko betaurrekoak

Bideoa 19: Etorkizun galdua

https://www.youtube.com/watch?v=nHOknwr8DPg

Bideoa 20: Sikarowi

https://www.youtube.com/watch?v=e1l90FPDBUc&feature=youtu.be

Bideoa 21: Ikastola modernoa

http://youtu.be/1EK8CZyUNMA

Abian da BHklip, 2015 bideo-lehiaketa

Captura de pantalla 2015-03-04 a las 8.17.13BHKlip bideo-lehiaketaren zazpigarren aldia izango da aurtengoa, eta parte-hartzen duten ikasleek bi hilabete izango dute bideo bat sortzeko ondorengo gaiaren inguruan: Eta zuk nola ikusten duzu? Irudikatu XXII. Mendeko ikastola. DBH 3, 4 eta batxilergoko ikasleentzat da, eta bi sari banatuko dira: Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen Saria. Azken edizioetan bezala, lankidetzan izango ditugu AZK, Goiena, MU eta Bagara. Aurten, gainera, bailarako ikastolen arteko elkarlana bultzatu nahirik, Txantxiku eta Aranzadi ikastolakoek ere hartuko dute parte, eta guztiei eskainiko zaie formazio-saio bat Huhezin bertako irakasleen eskutik.

BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria Alba Saez, Mireia Cabrera eta Nagore Gomezentzat izan da

BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria Alba Saez, Mireia Cabrera eta Nagore Gomezentzat izan da Gauzak trukatu zure beharretara moldatu lanari esker. Ikuslearena, berriz, Haizea Arrieta, Oihane Iturbe eta Olatz Iriarterentzat (Bilatu eta bilatu, trukea lortu).

Ostiralean egin zen BHKlip bideo-lehiaketaren sari-banaketa, Ikastolaren Egunarekin batera. Bi sari banatu ziren: Epaimahaiarena eta Ikuslearena. Epaimahaiaren Saria Almeneko Alba Saez, Mireia Cabrera eta Nagore Gomezentzat izan zen, Gauzak trukatu zure beharretara moldatu lanari esker. Ikuslearena ere Almeneko hiru ikaslerentzat izan zen: Haizea Arrieta, Oihane Iturbe eta Olatz Iriarterentzat, hain zuzen ere. Sari hori ikusleak Bhklip blogaren bidez bozkatu du, eta bozkan parekatuta egon dira aipatu bi lanok. Botu bat gehiago jaso du Epaimahaiak aukeratutako lanak, baina oinarriei kasu eginik, lan berberak ezin zuenez bi sariak jaso, bigarren bozkatuenak jaso du Ikuslearen Saria.

 

Aurtengo epaimahaia honako lagunek osatu dute:  Arkaitz Biain (BAGARAko ordezkaria),Oihane Agirre (Goienako ordezkaria), Amaia Pavon (MUko ikus-entzunezko komunikazioko irakaslea) eta Gari Ibarzabal (Ikastolako hezkuntza ez-formaleko arduraduna).

 

Arizmendi Ikastolak antolatzen duen bideo-lehiaketa da BHKlip, eta hainbat lankiderekin batera (Bagara, MU, Goiena eta AZK komunikazio-taldea) jarri da martxan aurten ere. Aurtengo gaia Trukatuta ere berri izan da.

 

Ikuslearen saria

 

Ikusleen sarirako bideoak

Jarraian dituzue Ikusleen Sarirako aukeratutako bideoak. 13 dira. Amaierako formularioa  beteta eman dezakezue botoa ekainaren 10era arte.

Epaimahaiaren Sariarekin batera, ekainaren 13an, Ikastolaren Egunean saria jasoko dute saria irabazleek.

Oharra: e-posta eta izen berarekin botu bakarra eman daiteke, antolakuntzak e-posta eta boto zalantzazkoak deskontatzeko eskubidea du.

Hona hemen bozkatu daitezkeen bideoak:

BHKlip zuk ere trukatu

Bizitzan zehar trukatu eta gozatu

Trukatuz zure nahiak egia bihurtuz

Trukatuz mundu hobe bat sortu

Trukea

Gauzak trukatu zure beharretara moldatu

Bilatu eta bilatu, trukea lortu

Mundua hobetzeko truka dezagun

Trukea da bidea

Zuk ere trukatu

Erdi eta erdi

Bizikleta eta patinetearen trukea

Oparia

 

Eman zure botoa!

Fields marked with a * are required.

BHKlipeko bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria erabakita dago

BHKlipeko bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria erabakita dago. Hurrengo asteetan Ikuslearen Saria erabakiko da BHklip blogean botoa emanez.

Epaimahaia, 2014_content

Ostegunean elkartu zen lau lagunez osatutako epaimahaia, eta dagoeneko erabakita dago zein lanek jasoko duen Epaimahaiaren Saria.  Aurten BHKlip bideo-lehiaketan hamahiru lan aurkeztu dira Trukatuta ere berri izenburupean. Debagoieneko DBHko 3. eta 4. mailakoei eta batxilergokoei zabalik egon da lehiaketa.

 

Epaimahaiaren Saria ez ezik, Ikuslearen Saria ere banatuko dute antolatzaileek. Bigarren sari hori http://blogak.goiena.eus/bhklip/ helbidean bozkatu ahal izango du nahi duen orok maiatzaren 21etik ekainaren 11era bitartean. Bi sarien irabazleek bideo-kamera digital bana jasoko dute. Sari-banaketa ekainaren 13an izango da, Ikastolaren Egunean.

 

Epaimahaia osatu duen taldea honako hau izan da: Garikoitz Ibarzabal (Arizmendi Ikastolako ordezkaria), Arkaitz Biain (BAGARA elkartearen ordezkaria), Oihane Agirre (GOIENA komunikazio taldeko ordezkaria) eta Amaia Pavon (MUko Ikus-entzunezko komunikazioa graduko irakaslea).

BHKlip-erako formazioa MUn

BHKlip bideo-lehiaketan parte hartuko duten ikasleek Ikus-entzunezko Komunikazioko fakultatean formazio-saioak izan zituzten ostiralean. Gaiari buruzko hausnarketan jardun ziren eta bideo labur bat egiteko ideiak, teknikak… landu zituzten.

BHKlip_formazio saioa_4

Iaz bezala, Arizmendi Ikastolak BHKlip bideo-lehiaketa antolatzeko MUko Huhezi fakultatea eta BAGARA herrigintza egitasmoa ditu bidelagun, besteak beste. Hori dela-eta, ostiralean unibertsitatekoek eta BAGARAko ordezkariek formazio saioak eskaini zizkieten bertan parte hartuko duten ikasleei. Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleek film labur bat egiteko ideiak eta teknikak erakutsi zizkieten ikasleei eta BAGARAko ordezkariek, berriz, gaiaren inguruan hausnarketa saioa egin zuten.

BHKlip_formazio saioa_7

Aurtengo gaia Trukatuta ere berri da, eta DBHko 3. eta 4. mailako zein batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Bi minutuko bideoa egin behar dute parte hartu nahi dutenek, gehienez hiru kideko taldetan. Apirilaren 30era arte da epea. Arizmendi Ikastolak seigarrenez antolatu du BHKlip bideo-lehiaketa. Aurreko urtean bezala Huhezi eta BAGARArena ez ezik, Goiena eta AZK komunikazio taldearen laguntza ere izango du.

BHKlip_formazio saioa_2