BHKlip-erako formazioa MUn

BHKlip bideo-lehiaketan parte hartuko duten ikasleek Ikus-entzunezko Komunikazioko fakultatean formazio-saioak izan zituzten ostiralean. Gaiari buruzko hausnarketan jardun ziren eta bideo labur bat egiteko ideiak, teknikak… landu zituzten.

BHKlip_formazio saioa_4

Iaz bezala, Arizmendi Ikastolak BHKlip bideo-lehiaketa antolatzeko MUko Huhezi fakultatea eta BAGARA herrigintza egitasmoa ditu bidelagun, besteak beste. Hori dela-eta, ostiralean unibertsitatekoek eta BAGARAko ordezkariek formazio saioak eskaini zizkieten bertan parte hartuko duten ikasleei. Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleek film labur bat egiteko ideiak eta teknikak erakutsi zizkieten ikasleei eta BAGARAko ordezkariek, berriz, gaiaren inguruan hausnarketa saioa egin zuten.

BHKlip_formazio saioa_7

Aurtengo gaia Trukatuta ere berri da, eta DBHko 3. eta 4. mailako zein batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Bi minutuko bideoa egin behar dute parte hartu nahi dutenek, gehienez hiru kideko taldetan. Apirilaren 30era arte da epea. Arizmendi Ikastolak seigarrenez antolatu du BHKlip bideo-lehiaketa. Aurreko urtean bezala Huhezi eta BAGARArena ez ezik, Goiena eta AZK komunikazio taldearen laguntza ere izango du.

BHKlip_formazio saioa_2

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude