Banatu ditugu aurtengo sariak

Atzo banatu zituzten BH Klip bideo lehiaketako sariak. Arizmendiko Batxilergokoen desfile-ekitaldian, festa giro bikainean, eta pozarren igo ziren parte-hartzaileak sarien bila. DBH mailan Bailara gazte bategatik lanak irabazi du epaimahaiaren saria, Matilde Aizpurua, Deiane Marcos eta Nerea Elortza dira egileak, eta Batxilergo mailan Gazteak post-it lanak jaso du saria, Asier Lete, Iratxe Moreno eta Ane Martinena. Ikusleen saria ere banatu da, blogetik bertatik botuak jasota, eta Erreportaia izeneko lana gustatu zaie gehien ikusleei, Janire Berasaluze, Elene Azkoaga eta Karmele Varorena. 774 lagunek eman dute botua 37 lanen artean saria aukeratzeko.

DBH Klip 2012ko finalistak

Irabazleak zeintzuk diren egubakoitzean bertan jakingo dugu, 18:30etan, Amaia antzokian, Arrasaten, egingo den Batxilergokoen desfilearen ostean. Finalistak jarraian dituzue DBH eta Batxilergo mailetako finalistak. Gogoratu ikuslearen saria ere banatuko dela eta horretarako zure bozka behar dugula. Hemen eman dezakezu zure botua.

Amaia Pavon, HUHEZIko ikus-entzunezkoetako irakasleak iragarri ditu finalistak:

DBHko finalistak

Gazteak bat!

Joxepa Amona

Bailara gazte batengatik

Batxilergoko finalistak

Erreportaia

Gazteak Post-it

Bailara gaztea gara