Aurtengo lanak, bozkatu onena!

Bideoak ikusteko sakatu irudia. Bozkatzeko, taularen ostean duzu formularioa.

1. Bailara beti gaztea 2. Txiki Movie 3. Bailarari itzulia
4. Bizikletan 5. Bizikletaren bilakaera 6. Oinarriaren bidea
7. Bizikleta irteera 8. Erreportaia 9. Bailara euskaraz
10. Pixka bat es mucho 11. Gure bizikleta 12. Bizikleta=gure gorputza
13. Goiz bat 14. Zer nahiago duzu? 15. Zer da bailara gaztea?
16. Debagoiena gaztea 17. Egin kirola 18. Gazteak garelako
19. Bailara gazte
bategatik
20. Gure bailara 21. Bailara gaztea
22. Joxepa amona 23. Prada 24. IZ_BHKlip2012
25. Astelehena
astebukaeran
26. Nolakoak izango
dira gaur
egungo gazteak?
27. Lore lore
28. Bizikleta gaztea 29. Laguna 30. Badakizue zergatik?
31. Gazteak beti gazte 32. Gazteak post-it 33. Bailara gaztea gara
34. Gazte bailara 35. Gazteak bat 36. Gazte izatea,
gazte sentitzea
37. Bizikleta 2012

Cargando…

Oinarriak

0. Xedea: Ikus-entzunezko labur bat sortzea.

1. Egilea: Debagoieneko ikasleek har dezakete parte (20 urtera
artekoak). Lan bakoitzeko gehienez hiru lagun.

2. Lanaren ezaugarriak:

  • Gaia: Bailara gaztea.
  • Objektua: bizikleta.

3. Iraupena eta formatua:

  • 2 minutu gehienez.
  • Lanak AVI edo WMV (Windows Media Video) formatuan entregatu beharko dira.

4. Epea:
Lana martxoaren 26rako entregatu beharko da. Bi modutan
helaraz daiteke:

  • Arizmendi Ikastolako idazkaritzan utzita edo postaz bertara bidalita. Arizmendi Ikastola (BHKlip, 2012) Otalora lizentziaduna, 8. 20.500 Arrasate.
  • Youtubera bideoa igo eta esteka helbide honetara bidaliz: komunikazioa@arizmendikide.net

5. Sariak:

  • Epaimahaiaren sariak (bideo kamera bana): DBHko lan onenari.
  • Batxilergoko (eta 20 urtera arteko) lan onenari.
  • Ikuslearen saria. (80na euro material digitalerako). Boto bidez aukeratuko da. Martxoaren 30etik apirilaren 23ra arte bozkatu ahal izango da finalisten arteko onena arizmendi.eu webgunean.

7. Epaimahaia:

  • MUko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle bat
  • Arizmendi Ikastolako bi ordezkari
  • GOIENA komunikazio taldeko ordezkari bat
  • AZK komunikazio taldeko ordezkari bat

Epaimahaiak lanak baloratzeko irizpide hauek izango ditu kontuan:

  • Originaltasuna.
  • Teknikoki irudi, soinu eta muntaiaren egokitasuna.
  • Objektua bideoan erabiltzea ez da ezinbestekoa, baina baloratu egingo da.
  • Musika: ez da derrigorrezkoa egileek sortutakoa izatea, baina baloratu egingo da.

8. Parte-hartzaileek ziurtatuko dute euren lanak ez dituela
inoren eskubideak urratzen. Creative commons lizentziapean
musika deskargatzeko http://www.jamendo.com/es
helbidean aukera handia dago.

9. Saria jasotzen duten hiru lanak Arizmendi Ikastolaren esku
geratuko dira, eta berea izango da lanoi eman dakiekeen
erabileraren eskubidea.

10. Lanaren izenburua artxiboan bertan jarri beharko da, eta
gutunazal itxi baten izenburu bera eta barruan egileen izen-deiturak
eta telefono zenbaki bat.
Lana Youtubera igota helaraziz gero, mezu bidez bidali datuok
komunikazioa@arizmendikide.net helbidera.

11. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

www.arizmendi.eu
Harremanetarako: 943 71 21 68
komunikazioa@arizmendikide.net