BHKlipeko bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria erabakita dago

BHKlipeko bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria erabakita dago. Hurrengo asteetan Ikuslearen Saria erabakiko da BHklip blogean botoa emanez.

Epaimahaia, 2014_content

Ostegunean elkartu zen lau lagunez osatutako epaimahaia, eta dagoeneko erabakita dago zein lanek jasoko duen Epaimahaiaren Saria.  Aurten BHKlip bideo-lehiaketan hamahiru lan aurkeztu dira Trukatuta ere berri izenburupean. Debagoieneko DBHko 3. eta 4. mailakoei eta batxilergokoei zabalik egon da lehiaketa.

 

Epaimahaiaren Saria ez ezik, Ikuslearen Saria ere banatuko dute antolatzaileek. Bigarren sari hori http://blogak.goiena.eus/bhklip/ helbidean bozkatu ahal izango du nahi duen orok maiatzaren 21etik ekainaren 11era bitartean. Bi sarien irabazleek bideo-kamera digital bana jasoko dute. Sari-banaketa ekainaren 13an izango da, Ikastolaren Egunean.

 

Epaimahaia osatu duen taldea honako hau izan da: Garikoitz Ibarzabal (Arizmendi Ikastolako ordezkaria), Arkaitz Biain (BAGARA elkartearen ordezkaria), Oihane Agirre (GOIENA komunikazio taldeko ordezkaria) eta Amaia Pavon (MUko Ikus-entzunezko komunikazioa graduko irakaslea).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude