Xedea:
Ikus-entzunezko labur bat sortzea
Egilea:
Debagoieneko ikasleek har dezakete parte (DBH 3 eta 4 eta batxilergoko ikasleak). Lan bakoitzeko, gehienez, hiru lagun.
Gaia:
Trukatuta ere berri
Iraupena eta formatua:
- Bi minutu gehienez.
- Lana AVI edo WMV formatuan entregatu beharko da.
Formazioa:
Parte hartzen dutenek aukera izango dute MUko Huheziko fakultatean (Aretxabaletan) ordu eta erdiko formazio saioa hartzeko gaiaren inguruan (BAGARAren eskutik) eta bideogintzaren inguruan (Ikus-entzunezko komunikazioa graduko irakasleen aldetik). Parte hartzeko, izena eman komunikazioa@arizmendikide.net helbidean martxoaren 18rako.
Epea:
Lana apirilaren 30erako entregatu behar da. Bi modutan helaraz daiteke:
- Arizmendi Ikastolako idazkaritzan utzita edo postaz bertara bidalita: Arizmendi Ikastola (BHKlip, 2014). Otalora lizentziaduna, 8. 20500 Arrasate.
- Youtubera bideoa igo eta esteka helbide honetara bidaliz: komunikazioa@arizmendikide.net
Sariak:
Bi sari emango dira: Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen Saria.
- Sari bakoitzean, partaide bakoitzarentzat bideo-kamera bana.
- Ikuslearen Saria boto bidez aukeratuko da. Maiatzaren 12tik aurrera bozkatu ahal izango da finalisten arteko onena Goiena Blog komunitateko BHKlipeko blogean.
Epaimahaia:
- MUko Ikus-entzunezko komunikazio graduko irakasle bat.
- Arizmendi Ikastolako ordezkari bat.
- Goiena komunikazio taldeko ordezkari bat.
- AZK komunikazio taldeko ordezkari bat.
- Bagara elkartearen ordezkari bat.
Epaimahaiak lanak baloratzeko irizpide hauek izango ditu kontuan:
- Orijinaltasuna
- Teknikoki irudi, soinu eta muntaiaren egokitasuna.
- Musika: ez da derrigorrezkoa egileek sortutakoa izatea, baina baloratu egingo da.
- Gaiaren trataera.
Eskubideak:
- Parte-hartzaileek ziurtatuko dute euren lanak ez dituela inoren eskubideak urratzen. Besteak beste, Creative Commons lizentziapean musika deskargatzeko www.jamendo.com/es helbidean aukera handia dago.
- Saria jasotzen duten bi lanak Arizmendi Ikastolaren esku geratuko dira, eta berea izango da lanoi eman dakiekeen erabilera.
Egileen datuak:
- Lanaren izenburua artxiboan bertan jarri beharko da eta gutunazal itxi baten izenburu bera eta barruan egileen izen-deiturak eta telefono zenbaki bat.
- Lana Youtubera igota helaraziz gero, mezu bidez bidali datuok komunikazioa@arizmendikide.net helbidera.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
Harremanetarako:
- 943 71 21 68 edo 943 71 20 25
- komunikazioa@arizmendikide.net
- www.arizmendi.eu