Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

NAHI DUZU? BERRIKETAN EGITASMORAKO IZEN EMATEA ZABALDU DA

19[2] por ti.

ZEIN DA BERRIKETAN EGITASMOAREN HELBURUA?

 

         Egitasmo hauen helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da, lagun euskaldunak eskainiz, euskaraz ikasten ari direnei, ikasi dutenei edo hitz egiteko aukera eta ohitura gutxi dutenei. Euskaldun zaharren artean jende gaztea, adinekoa, … denetarik dago, modu zuzenean euskara bultzatu eta euskaldun berriei laguntzeko gertu dagoena.

 

 

 

ZER DA BERRIKETAN PROIEKTUA?

 

Euskaraz hitzegiten duten boluntarioak euskara praktikatu nahi dutenekin  elkartuz, euskaraz berba egitea errazten duen proiektua da; izan ere, erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena, eta proiektu honek hori ziurtatzen du: astean ordu batzuetan euskaldun berriak (euskaltegitik kanpo) euskal hiztunekin berriketan egotea.

Ingurune euskaldunak sortu, indartu eta zabaldu nahi dituzte erabilera programa hauek, euskaltegi, euskara elkarte eta erakunde publikoen inplikazioaren bidez.

 

 

 

PROIEKTUAREN BULTZATZAILEAK

 

         Bergarako Udaleko Euskara Batzordea, Bergarako Udal Euskaltegia, AEK eta Jardun Euskara Elkartea.

 

Egitasmoan parte hartzeko interesa duenak deitu edo jarri harremanetan Bergarako Jardun euskara elkartearekin.

 

Anima zaitez!

 

BERRIKETAN

 

JARDUN EUSKARA ELKARTEA

 

Errotalde jauregia, z/g

 

Tel. 943763661 – Maitane

 

jardunkultura@topagunea.com

 

berriketan por ti.

ZER DIRA MINTZAPRAKTIKA PROGRAMAK

Zer dira MP programak?

Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berriherrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen ditugu finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak.

Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza.

Ideia xamurra bezain eraginkorra da, kontuan hartzen badugu guztiontzako ez dela erraza euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea.

Hori dela eta Euskal Herriko lurralde guztietan; hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak.

Egun  48 mintzapraktika egitasmo daude martxan Euskal Herrian zehar. Horietan 450 mintzataldek parte hartzen dute. Guztira 2450 lagun. Ederra marka!

EKAINAK 6an MINTZA EGUNA GASTEIZen!!

Aurten laugarren aldiz ospatuko da Euskal Herri osoko mintzapraktika programetako kideak batzeko Topagune Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Mintza Eguna jai aparta. Aurreneko aldiz Iruñean ospatu zen 2006an, eta ondorengo urteetan Donostiaren eta Getxoren txanda izan zen. Oraingoan, ordean, Gasteizek hartuko du lekukoa eta ekainaren 6an Alde Zaharreko kaleak Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta solaskidez beteko dira.

 

Baina Mintza Eguna ez da besterik gabeko festa bat, helburu zehatzekin sortutako jaia da. Batetik, ospakizun honen bidez mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dira ezagutzera, era berean, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen duten paratideeei mugimendu bateratu baten kide direla ikusaraziz. Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi da: mintzalagunek elkar ezagutzeko aukera paregabea baita Mintza Eguna, ikasturteari amaiera goxoa eskeintzeko modu bat.

 

Horrela, beraz, Gasteizen ospatuko den 4. Mintza Eguna del aeta, ekainaren 6an bazkari erraldoi bat izango da Landatxon. Baina aurretik, ongi etorria egingo gaituzte kanpotik goazen berbalagunei, Manex Aguirre eta Iñaki Viñaspre bertsolariak eta txalapartariak egongo dira. Kalejira animatua ere izango da, Kirmen Uribe eta Unai Gartziak Alde Zaharreko txoko bitxien inguruan azalpenak emango dituzten bitartean; eta azkenik, bazkari ostean, Erdizka Lauetan taldearekin erromeria egongo da. Ahaztu gabe, umorea, giroa, alaitasuna, betiko lagunak zein lagun berriak, Euskara eta ondo pasatzeko gainerako osagaiak ere bertan egongo direla. Beraz, animatu eta parte hartu, hori da egin behar den gauza bakarra.

 

Bestalde, atxikita bidaltzen dizuet Mintza Egunaren esku orria.

 

Azkenik, ziurrenik Eibar, Arrasate eta Bergara artean autobusa antolatuko da bertara hurbiltzeko, interesa duenak izen ematea zabalik dago.

 

BAZKARIKO XEHETASUNAK:

Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da.

Menua: Paella, oilaskoa eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.

Izen ematea: Jardunen maiatzaren 22 baino lehen.

    • Tel. 943763661

BERRIKETANEKOAK GATZAGAN

GATZAGARA IRTEERA

Maiatzaren 16an, larunbata, Gatzaga aldera joan ginen Arrasateko Zahar berrikin batera Bergarako berbalagunak. Guztira Bergaratik 11 lagunek hartu genuen parte. Oso irteera interesgarria izan zen, alde batetik, mendian zehar egin genuen ibilbideagatik eta bestetik Gatz museoa ikusteko aukera paregabea izan baikenuen. Kotxeekin Gure Ametsa jatetxeraino joan ginen, bertan zeuden Gatzagako gia eta Arrasateko Zahar berrikoak gure zain. Kotxeak bertan laga eta Hiru Erreketara hurbildu ginen, hau da, 3 erreka batzen diren tokira. Besteak beste, Deba erreka. Ondoren baserrietatik barna Dorletako ermitara heldu ginen. Ederra benetan! ibilbidea jarraituz Gatz museoa ikusi, bokata jan eta  kotxeetara hurbildu ginen.  Historia, natura eta gatzaren gorabehera inguruan zerbait ikasi genuen. Benetan merezi izan du hain gertu eta batzuetan hain urrun geratzen zaizkigun leku ederra ezagutzea.

SAGARDOTEGIRA IRTEERA

           

Joan zen otsailaren 15ean Añota sagardotegiko irteera hau bost elkartek batera egin genuen: Bergara eta Arrasateko udal euskaltegia, Zaharberri, AEK eta Berriketan. Denera 84 pertsona joan ginen. Bapo afaldu ondoren txotx eginaz batera kantuak abesten ibili ginen majo. Beno, ea hurrengoan animatzen zareten!

MIRANDAOLAKO BURDINOLARA IRTEERA

Joan zen larunbatean, hau da, azaroaren 22an,  Mirandaolako Euskal Burdinaren Museoa ikusteko irteera egin genuen. Bergaratik 15 lagun inguruk hartu zuten parte. Hotza pasatu arren, oso irteera interesgarria izan zen. Lehenengo museoan bueltatxo bat eman zuten eta ondoren burdinolara hurbildu ginen. Bertan, burdinola martxan ikusi ez arren, funtzionamendua oso ondo argitzen zituzten ikus-entzunezkoak ikusi genituen. Gero, honen ondoan dagoen ermita berriztua ikusteko aukera ere izan genuen. Benetan merezi izan du gure arbasoek utzitako altxorra bisitatzea, gure historiaren zati garrantzitsu bat baita.

MINTZAPRAKTIKA INTERNETEN

INTERNETEN BIDEZ MINTZAPRAKTIKA?

Bai noski!! Hori da webgune honek eskaintzen duen zerbitzuetako bat. Nonahi bizi zarela ere, euskaraz mintzatu, harreman sareak zabaldu , lagun berriak egin, aisialdia aberastu…Etxetik bertatik, Zangozan, Erroman, Kuban edo Australian bizi diren euskaldunekin harremanetan jarri eta euskal hizkuntza komunitate birtuala zabaltzen lagundu. Hori dena egin dezakezu programa honetan parte hartuz.

Nola egin? Orrialde nagusian, ezker aldeko zutabean, e-mintzapraktika atalean, Skype sakatu. Hor topatuko dituzu azalpenak. Sartu eta ikusiko duzu zer erraza den! Hortik aurrera…

BERRIKETAN EGITASMOAK LAGUNTZAILEAK BEHAR DITU

BERRIKETAN egitasmorako izena emateko kanpainan jende askok eman du izena, batik bat, euskaldun berriak; hau da, euskara ikasi arren euren maila hobetu nahi dutenak edota euren inguruan euskaraz berba egiteko aukera gutxi daukatenak. Baina horiei laguntzeko, euskaraz berba egiten dutenen kolaborazioa behar da; ez da titulurik behar, euskaraz natural berba egitea eta astean ordubetez euskara praktikatzeko premia duten bi lagunekin elkartzeko prest egotea da behar den bakarra.

 

Parte hartu nahi duenak proposatzen du zein egunetan, zein ordutan eta zein egoeratan (zerbait hartzen, paseatzen, erosketak elkarrekin eginez…) elkartu nahi duen eta bizpahiru laguneko taldetxoak osatutakoan, elkartu eta berriketan egitea da proiektuaren oinarria. Proiektu honetan parte hartzeko interesatuta bazaude, Jardun Euskara elkartera deitu (943 760819 edo 763661) eta emango dizkizugu nahi dituzun argibideak.

 

Mila esker.

BERRIKETAN EGITASMOA BERRIZ ERE MARTXAN

Aupa lagunok!

Berriketan euskaldun zahar eta berriak elkartzeko egitasmoa abian jarriko da aurten ere. Helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da, lagun euskaldunak eskainiz; euskara ikasten ari direnei, ikasi dutenei edo hitz egiteko aukera gutxi dutenei.

Euskaldun zaharren artean jende gaztea, adinekoa… denetarik dago, modu zuzenean euskara bultzatu eta euskaldun berriei laguntzeko gertu dagoena.

Baldintza bakarra hauxe da: astean ordubetez elkartzea euskaldun zahar eta berriak: paseatzera joateko, kafetxoa hartzeko, kirola egiteko … Horrez gain, ikasturtean zehar ekintza bereziak ere egiten ditugu.: kultura irteerak, mendi irteerak, afariak…

Egitasmoan parte hartzeko interesa duenak deitu edo jarri harremanetan Bergarako Jardun euskara elkartearekin.

Anima zaitez!

BERRIKETAN

JARDUN EUSKARA ELKARTEA

Errotalde jauregia, z/g

Tel. 943763661 – Maitane

AMAIERA EZIN HOBEA IKASTURTEARI!

Ekainak 27an eman genion bukaera 2007/2008 ikasturteari. Ohikoa den bezala agurtzeko afari bat egin genuen.

Afaltzera joan aurretik, Katamalo ikusten egon ginen Espoloian. Handik trago bat hartzera, eta jarraian afaltzera. 22 lagun joan ginen, Zuhaiztin afaldu genuen.

Oso giro polita egon zen afarian!!

ESKERRIK ASKO GUZTIOI eta HURRENGO IKASTURTERA ARTE!!

ONDO PASA OPORRAK!!