Otsailaren 5ean, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Urretxu eta Zumarragara joan ginen 15 pertsona inguru. Bertara joateko Bergaratik goizeko 9:15ean irten ginen 10etan Urretxuko mineral eta fosilen museoan bisita gidatua egiteko. Bertan, giak oso azalpen ulergarriak eman zizkigun bertan aurkitzen diren mineral eta fosilen inguruan. Ordu eta erdiko bisita egin ostean Zumarragako Antio baseliza ikusteko parada ere izan genuen. Bertara hurbildu eta bertako langileak baselizaren inguruko historia batzuk kontatu zizkigun. Historia apur baten entzun ondoren eta kanpoko paisai ederraz gozatu ondoren, berriz kotxea hartu eta Bergararuntz abiatu ginen.
Irteerara Bergarako eta Arrasateko euskaldunak joan ginen batzuk betidanik euskaraz egin dugunak eta beste batzuk ikasi eta hobetzen doazenak. Guztiok giro politean ibili ginen.