DEBAGOIENAKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMOEN AURKEZPENA

PRENTSAURREKO ARGAZKIA

Urriaren 13an prentsaurreko aurkezpena egin genuen Bergaran, eskualdeko mintzapraktika programen ezagupena zabaltzeko asmotan. Besteak beste hauek dira esanikoak:

Badira urte batzuk Debagoienean martxan jarri zirela mp programak.

Helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da, lagun euskaldunak eskainiz; euskara ikasten ari direnei, ikasi dutenei edo hitz egiteko aukera gutxi dutenei. Hau da, Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza.

Euskaldun laguntzaileen artean jende gaztea, adinekoa… denetarik dago, modu zuzenean euskara bultzatu eta euskaldun berriei laguntzeko gertu dagoena.

 

Nola funtzionatzen dugu?

Mintzapraktika programak aisialdiko jarduerak dira. Bakoitzaren eguneroko eginbeharretatik at gelditzen zaigun denbora tartean egunerokotasunetik ihes egiteko aukera bat. Lagun artean igarotzeko tartea.

Mintzapraktika taldetxoak kideen zaletasunak, gustuak, adinak, bizitokiak, eta ordutegiak kontuan hartuz sortzen dira. Baldintza bakarra hauxe da: astean ordubetez elkartzea da laguntzailea eta euskara praktikatu nahi duena: paseatzera joateko, kafetxoa hartzeko, kirola egiteko …

Taldetxo bakoitza bi, hiru, lau edo bost lagunek osatzen dugu. Modu honetan ziurtatzen da, giroa atsegina, hurbila eta partehartzailea.

Egitasmoak ikasturteko iraupena izaten dute, orokorrean izen ematea urrian zabaltzen da. Eta berehala taldetxoak martxan jartzen dira eta maiatza – ekainean eten egiten dira, hurrengo ikasturtea arte.

Astean behineko hitzorduaz gain, taldeak elkar ezagutzeko eta harremanen sarea zabaltzeko noizbehinka ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera izaten dugu: ikastaroak, irteerak, bazkari eta afariak, ikuskizunak, kultur irteerak…

Baina elkarren artean agurtzeko ekainean gustukoen dugun jaia antolatzen da:  Mintza eguna

 

Mintza Eguna

 

Mintza eguna Euskal Herriko mintzapraktika programetan parte hartzen dugun lagunak elkartzen dituen festa da. Urtean behin antolatzen da eta urterik urte herri bat aukeratzen da jaia ospatzeko. Mintza eguna lehendabiziko aldiz Iruñan egin zen 2006an  2007. urtean  Donostiara joan ginen eta 2008an Getxon ospatu dugu, ongi ospatu ere! Hiru edizioetan mintzalagun, berbalagun, solaskide  edo mintzakide kopuru handia bildu izan gara jaialdietan. Guztion artean giro ederra sortu ere! Jaia antolatzen segitu beste erremediorik ez dugu!

 

Topagunearen Komunikazio kanpaina

Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide,… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen ditugu finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak.

Aurten iaz bezala, Euskal Herri maila Topagunearekin izen emate bateratua landu dugu. Nahi duzu? Gura dozu?… lelopean.

 Izen ematea

Barriketan – Aretxabaleta

Udaleko Euskara zerbitzuan

Udal Euskaltegian

Loramendi Elkartean

Tel. 943712168

 

Zaharberri – Arrasate

AED elkartean

Udal Euskaltegian

AEK Euskaltegian

Tel. 943771228

 

Berriketan – Bergara

Udaleko Euskara Zerbitzuan

JARDUN Euskara Elkartean

Udal Euskaltegian

Tel. 943763661

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude