Hileko artxiboak: iraila 2009

NAHI DUZU? BERRIKETAN EGITASMORAKO IZEN EMATEA ZABALDU DA

19[2] por ti.

ZEIN DA BERRIKETAN EGITASMOAREN HELBURUA?

 

         Egitasmo hauen helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da, lagun euskaldunak eskainiz, euskaraz ikasten ari direnei, ikasi dutenei edo hitz egiteko aukera eta ohitura gutxi dutenei. Euskaldun zaharren artean jende gaztea, adinekoa, … denetarik dago, modu zuzenean euskara bultzatu eta euskaldun berriei laguntzeko gertu dagoena.

 

 

 

ZER DA BERRIKETAN PROIEKTUA?

 

Euskaraz hitzegiten duten boluntarioak euskara praktikatu nahi dutenekin  elkartuz, euskaraz berba egitea errazten duen proiektua da; izan ere, erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena, eta proiektu honek hori ziurtatzen du: astean ordu batzuetan euskaldun berriak (euskaltegitik kanpo) euskal hiztunekin berriketan egotea.

Ingurune euskaldunak sortu, indartu eta zabaldu nahi dituzte erabilera programa hauek, euskaltegi, euskara elkarte eta erakunde publikoen inplikazioaren bidez.

 

 

 

PROIEKTUAREN BULTZATZAILEAK

 

         Bergarako Udaleko Euskara Batzordea, Bergarako Udal Euskaltegia, AEK eta Jardun Euskara Elkartea.

 

Egitasmoan parte hartzeko interesa duenak deitu edo jarri harremanetan Bergarako Jardun euskara elkartearekin.

 

Anima zaitez!

 

BERRIKETAN

 

JARDUN EUSKARA ELKARTEA

 

Errotalde jauregia, z/g

 

Tel. 943763661 – Maitane

 

jardunkultura@topagunea.com

 

berriketan por ti.

ZER DIRA MINTZAPRAKTIKA PROGRAMAK

Zer dira MP programak?

Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berriherrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen ditugu finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak.

Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza.

Ideia xamurra bezain eraginkorra da, kontuan hartzen badugu guztiontzako ez dela erraza euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea.

Hori dela eta Euskal Herriko lurralde guztietan; hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak.

Egun  48 mintzapraktika egitasmo daude martxan Euskal Herrian zehar. Horietan 450 mintzataldek parte hartzen dute. Guztira 2450 lagun. Ederra marka!