bergaramoda-(r)en bidalketa guztiak

Desfileko argazki lehiaketa abian da

Argazki lehiaketa ere antolatu dute aurten: #BergaraBizi traola erabiliz Twitterrera eta Instagramera desfileko argazkiak igo ahal izango dira; argazkiak Goiena.eus atariko Bergara bizi blog honetan argitaratuko dira, eta bertara sartzen direnek argazkirik gustukoena aukeratu ahal izango dute.
50 euroko saria izango du irabazleak, Udalak emandakoa. Lehiaketarako epeak dira urriaren 21a argazkiak sare sozialetara igotzeko eta urria ren 26a botoa emateko (urriaren 21etik aurrera).


Entsegu orokorra, Zabalotegin

Bergaran, urriaren 17an egingo den moda desfilearen entsegu orokorra egin zuten atzo iluntzean Zabalotegi aretoan. Ekimena herriko komertzioen Bedelkar elkarteak antolatu du bigarrenez, eta iazko edizioak izandako arrakasta kontuan hartuz, aurten hainbat aldaketa izango ditu, ikusgarriago egiteko asmoz. Esaterako, gauez egingo dute, arratsaldez beharrean.

Desfilea: diseinatzaileak, arropa egiten

Bedelkarren urriaren 17ko moda desfileak iazkoarekiko izango duen nobedade nagusia da dendetako arropa eta osagarriez gain, herriko hiru diseinatzaileren jantziak ere erakutsiko dituztela. Aukerari interesgarri iritzi, izena eman, eta soinekoak, prakak, eta abar egiten ari dira egunotan Iraide Birumbrales, Itziar Martinez eta Eli Gallastegi, Anezka akademian, bertako Ana Parraren laguntzarekin. Marinel erako soinekoa ari da egiten aurrenekoa; praka, kamiseta eta jaka, bigarrena; eta festarako soinekoa, hirugarrena.

Jarraitu Desfilea: diseinatzaileak, arropa egiten irakurtzen

Denda bakoitza bakarka aurten, urriko desfilean

Hori izango da aurten bigarren aldiz egingo den moda desfilearen berritasunetako bat –beste bat, herriko hiru diseinatzaileren arropak ikusi ahal izango direla–: iaz modelo berak eraman zitzakeen denda bateko arropak eta beste bateko betaurrekoak, adibidez; aurten, ordea, modelo bakoitzak komertzio bakarreko produktuak erakutsiko ditu. Optika bada, adibidez, arropa nongoa den ez da aipatuko; izan daiteke norberarena ere.

Jarraitu Denda bakoitza bakarka aurten, urriko desfilean irakurtzen

Moda desfileko sariak banatu ditugu

Bergara Biziko kideak hasi dira moda desfilearen harira zozketatutako sariak banatzen.  Amaia Santorcuatok desfileko argazki lehiaketako saria irabazi du, 150 eurokoa. Argazkiak bozkatu zituztenen artean ere banatu da erosketa txartela eta hori, aldiz, Leire Pinedari egokitu zaio, 50 euroko bonoa.  Azkenik desfilearen aurretik dendetan banatu ziren txartelen artean ere zozketa egin zen eta hori Janire Iglesiasek eskuratu zuen, dendetan gastatzeko 150 euroko balioarekin.

Captura de pantalla 2014-05-22 a la(s) 17.08.59

Moda desfilea, oso-osorik

Saioa osorik duzue hemen, eta Goiena telebistan ere ikusi ahal izango duzue, ondoko egun eta orduetan:

  • Astelehena, 19: 17:30.
  • Martitzena, 20: 19:00.
  • Eguaztena, 21: 13:00 eta 22:00.
  • Eguena, 22: 15:00.

Saio hori bera ikusgai dago goiena.net webgunean ere.

Amaia San Torcuatorena izan da Bergarako desfileko argazki bozkatuena

Dotorezia eta berezitasuna saritu dituzte Bergara Bizi-ren blog honetan antolatutako online argazki lehiaketan, Twitter eta Instagram bidez #bergarabizi traola-hitzarekin bidalitako argazkien artean. Eta Amaia Santorcuatorena izan da, jendearendako, Bergarako I Moda Erakustaldiko argazkirik onena.

Irabazlea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hain justu ere, 32 boto jaso ditu @15_AmaiaSanto erabiltzailearen txioak. Bergarako komertzioetan gastatzeko 150 euroko bonua eskuratu du hark. Boto emaileen artean ere egin da zozketa eta irabazleak 50 euroko bonua eskuratu du. Leire Pinedari egokitu zaizkio 50 euro horiek.

Parte-hartze handia izan da lehiaketan eta 150 lagun baino gehiagok parte hartu dute, botoak askoz gehiago izan direlarik.

Moda desfilea Goiena telebistan ikusi ahal izango da, oso-osorik

Saioa, osorik, Goiena telebistan, ondoko egun eta orduetan:

  • Zapatua, 17: 16:00 eta 22:00.
  • Domeka, 18: 12:00 eta 19:00.
  • Astelehena, 19: 17:30.
  • Martitzena, 20: 19:00.
  • Eguaztena, 21: 13:00 eta 22:00.
  • Eguena, 22: 15:00.

Saio hori bera ikusgai izango da goiena.net webgunean eta Bergara Bizi-ren blogean ere.