Etiketaren artxiboa: featured

Entsegu orokorra, Zabalotegin

Bergaran, urriaren 17an egingo den moda desfilearen entsegu orokorra egin zuten atzo iluntzean Zabalotegi aretoan. Ekimena herriko komertzioen Bedelkar elkarteak antolatu du bigarrenez, eta iazko edizioak izandako arrakasta kontuan hartuz, aurten hainbat aldaketa izango ditu, ikusgarriago egiteko asmoz. Esaterako, gauez egingo dute, arratsaldez beharrean.

Desfilea: diseinatzaileak, arropa egiten

Bedelkarren urriaren 17ko moda desfileak iazkoarekiko izango duen nobedade nagusia da dendetako arropa eta osagarriez gain, herriko hiru diseinatzaileren jantziak ere erakutsiko dituztela. Aukerari interesgarri iritzi, izena eman, eta soinekoak, prakak, eta abar egiten ari dira egunotan Iraide Birumbrales, Itziar Martinez eta Eli Gallastegi, Anezka akademian, bertako Ana Parraren laguntzarekin. Marinel erako soinekoa ari da egiten aurrenekoa; praka, kamiseta eta jaka, bigarrena; eta festarako soinekoa, hirugarrena.

Jarraitu Desfilea: diseinatzaileak, arropa egiten irakurtzen