Quantcast

Desfileko argazki lehiaketa abian da

Argazki lehiaketa ere antolatu dute aurten: #BergaraBizi traola erabiliz Twitterrera eta Instagramera desfileko argazkiak igo ahal izango dira; argazkiak Goiena.eus atariko Bergara bizi blog honetan argitaratuko dira, eta bertara sartzen direnek argazkirik gustukoena aukeratu ahal izango dute.
50 euroko saria izango du irabazleak, Udalak emandakoa. Lehiaketarako epeak dira urriaren 21a argazkiak sare sozialetara igotzeko eta urria ren 26a botoa emateko (urriaren 21etik aurrera).


Denda bakoitza bakarka aurten, urriko desfilean

Hori izango da aurten bigarren aldiz egingo den moda desfilearen berritasunetako bat –beste bat, herriko hiru diseinatzaileren arropak ikusi ahal izango direla–: iaz modelo berak eraman zitzakeen denda bateko arropak eta beste bateko betaurrekoak, adibidez; aurten, ordea, modelo bakoitzak komertzio bakarreko produktuak erakutsiko ditu. Optika bada, adibidez, arropa nongoa den ez da aipatuko; izan daiteke norberarena ere.

Jarraitu Denda bakoitza bakarka aurten, urriko desfilean irakurtzen

Moda desfileko sariak banatu ditugu

Bergara Biziko kideak hasi dira moda desfilearen harira zozketatutako sariak banatzen.  Amaia Santorcuatok desfileko argazki lehiaketako saria irabazi du, 150 eurokoa. Argazkiak bozkatu zituztenen artean ere banatu da erosketa txartela eta hori, aldiz, Leire Pinedari egokitu zaio, 50 euroko bonoa.  Azkenik desfilearen aurretik dendetan banatu ziren txartelen artean ere zozketa egin zen eta hori Janire Iglesiasek eskuratu zuen, dendetan gastatzeko 150 euroko balioarekin.

Captura de pantalla 2014-05-22 a la(s) 17.08.59

Amaia San Torcuatorena izan da Bergarako desfileko argazki bozkatuena

Dotorezia eta berezitasuna saritu dituzte Bergara Bizi-ren blog honetan antolatutako online argazki lehiaketan, Twitter eta Instagram bidez #bergarabizi traola-hitzarekin bidalitako argazkien artean. Eta Amaia Santorcuatorena izan da, jendearendako, Bergarako I Moda Erakustaldiko argazkirik onena.

Irabazlea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hain justu ere, 32 boto jaso ditu @15_AmaiaSanto erabiltzailearen txioak. Bergarako komertzioetan gastatzeko 150 euroko bonua eskuratu du hark. Boto emaileen artean ere egin da zozketa eta irabazleak 50 euroko bonua eskuratu du. Leire Pinedari egokitu zaizkio 50 euro horiek.

Parte-hartze handia izan da lehiaketan eta 150 lagun baino gehiagok parte hartu dute, botoak askoz gehiago izan direlarik.

Aukeratu argazkirik gustukoena

IMG_0243_content

 

Bergarako I Moda Erakustaldian ateratako argazkien lehiaketa martxan da. #BergaraBizi traola erabilita sare sozialen bitartez astelehen gauerdira arte jasotako argazkiak zintzilikatu ditugu Bergara Bizi-ren blogean, eta zuei dagokizue orain onena aukeratzea; egubakoitz gauerdira bitartean, hilak 16, eman ahal izango duzue botoa. Animatu parte hartzera!

Lehiaketa honek bi irabazle izango ditu: argazki onenaren saria (150 euroko erosketa bonua herriko dendetan gastatzeko) eta bozkatzaileen artean egingo den zozketa (50 euroko erosketa bonua).

Botoa emateko, egin klik hemen.

Argazkirik onena zein izan den Goienaren asteleheneko paperekoan jakinaraziko da, baita goiena.net-en eta Bergara Bizi-ren blogean ere.

Bergarako moda desfilea ‘Debagoiena zuzenean’ saioan, gaur, 20:00etan

Alfonbra gorriak Bergarako San Martin plaza jantzi zuen zapatuan; eta herriko modeloek, alfonbra gorria. Bergarar gutxik galdu nahi izan zuten ikuskizuna: 700 lagunek eserita eta beste askok zutik jarraitu zituzten dotore jantzi eta orraztutako herritarren joan-etorriak. Irudiak, unerik onenak, protagonisten eta ikusleen hitzak… hori guztia eta gehiago, gaurko Debagoiena zuzenean saioan, 20:00etan hasita. Hemen, aurrerapen bat.

herrian erosi, denok irabazi

loading