Kategoriaren artxiboa: Historia eta istorioak

Tropa liberalen inbasioa Aramaion (1876.02.04)

Bi urte barru mende eta erdi beteko da Aramaiok tropa liberalen inbasioa jasan zuenetik. Ohikoa da, horratik, inbasio edo okupazio hitzak ez azaltzea kronika eta txosten ofizialetan, inbaditzaileak inoiz ez baitu uste lurralde bat inbaditzen edota okupatzen duenik. Esanguratsua, ildo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Ikurrin berria ala ergelkeria?

Zeharo txundituta ikusi behar izan dugu euskaldunok Eusko Jaurlaritzak urriaren 13tik 20ra bitartean Japonian ospatzen ari den “Basque Week” delakoaren itzalpean agertu duen Ikurrin-eredu berria.  Japonia lehentasunezko herrialdetzat jo dute Euskadi Basque Country 2025 Estrategian, eta “Euskadi-Japonia 2023” izeneko programaren bitartez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak, Hizka-mizka | Utzi iruzkina

Lehen Kultur Astea Aramaion (1977)

Urte gogorra izan zen 1977koa Euskal Herrian, jazarpen nazionalaren aurkako borroka politikoak etengabeko oihartzuna eta eragina –eragin latza gehienetan– izan zituen-eta eguneroko bizimoduan. Hildakoen, atxilotuen, torturen eta debekuen albisteez gainera, gurean ez zegoen errepresiorik gabeko egunik. Horren ikur izango zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Amaiurko gudari aramaioarra eta “Santoñako Ituna”

1937ko abuztuaren 24an sinatu zen Santoñan (Cantabria) espainiar Errepublikaren aldekoekin borrokatzen ziharduen Euzko Gudarostearen errendizioa adosten zuen akordioa.  Kronikek diotenez, “Santoñako Ituna” deituriko hura Francoren alde ari ziren italiar faxisten eta EAJko politikarien artean sinatu zen. Francok, halere, ez zuen ontzat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Santa Kruz gerrillariaren ihesaldia (Aramaio, 1872.08.12)

Elduainen 1842an jaioa, Tolosan egin omen zituen Manuel Santa Kruz Loidik lehen ikasketak osaba apaiz baten laguntzarekin. Gero, adin egokira iritsita, apaizgorako formakuntza-ikasketei heldu zien Gasteizen. Eta amaitu ere –nabarmendu beharrekoa da datu hau–, oso curriculum distiratsuarekin amaitu zuen karrera osoa. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Automobil-elkartea Aramaion (1925)

Adineko belamenditarren oroimenean argi samar dago oraindik zein izan ziren joan den mendearen bigarren erdialdean Arrasate eta Gasteizerako autobus-lineaz arduratu ziren aramaioarrak. Horretan hizpidera datozen lehenak Jauregitarrak –aita eta semea– ohi dira. Zailagoa da, aldiz, aurrekoen berri izatea. Nolanahi ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Gerrillaria eta medikua (1872)

Aurreko batean azaldu legez, 1868ko irailean garrantzi handiko matxinada gertatu zen estatu espainiarrean. “Behera Borboiak!” aldarrikatzen zuen Iraultza Loriotsua izeneko hark Donostian harrapatu zuen Isabel II.a erregina borboia uda-garaiaz gozatzen eta Iparralderantz alde egitea beste irtenbiderik ez zuen izan. Seiurteko Iraultzailea deitua izango zen garai hasiberri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina