Etiketaren artxiboa: hausnarketak

GERO ARTE, AITITE

Nekatuta omen zegoen bizitzaz, amomarekin elkartu nahi omen zuen. 89 urte luze zituen. Aste honetan pattal samar zebilen, baina ez genuen uste gaur agurtuko gintuenik. Medikuen esanetan, ondo zegoen, baina nahiko esan du. Goizean joan zaigu. Lagun batek esan dit, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

BUKATU DIRA

Bukatu dira eta eskerrak! Bi aste igaro ditugu jaten. Izugarri gozatzen dut jaten, baina ematen du Gabonak horretarako erabiltzen ditugula, aitzakia polita dela jateko. Familia batzeko aitzakia izan beharko litzateke, baina gero eta gutxiago gustatzen zaizkit horrelakoak. Aurpegi onak jarri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

URTE BERRIARI

Ustekabean beste urte bat igaro da. Lekutan geratzen zen 2010, akorduan daukat 2000.urtea atzo izan balitz bezala. Berandu nabil Olentzerori gutuna idazteko. Beraz, urte berriari egin beharko dizkiot nire eskaerak. Materialak ez dira izango. Eskaerak, besterik gabe. Osasuna, ai osasuna… … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduak 3, San Frantzisko Javier eguna, jaia nafarrentzat. Gaur ere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Nazioartekoa izango da, ziuraski aukera gehiago ditugula euskaraz aritzeko nazioartean gure herrian baino. Gaur zer egingo du Lehendakariak? Euskara defendatu, berak ez duenean ahalegina egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

DURANGO? ZER DA DURANGO?

Batzuetan “egunkari konplexua” izaten dut. Eskoletara errekorteak eramaten ditut, aldizkariak, hortik zehar topatutakoak,… Ez dakit kasu egiten dieten, baina nire kontzientzia lasai geratzen da. Aste honetan txapa sartzen nabil Durangoko Azokari buruz. Harritu nau umeek ez dutelako sekula entzun. Hortik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

GAIAK

Badakit zeinen zaila den gaiak prestatzea: plazako saio baterako edota txapelketa baterako. Txapelketa jarraitzen nabil eta ahal dudan guztietan saioetara joatean naiz, bestela, Bertsoa.com-etik jarraitzen ditut. Gauza asko harritu naute (puntuazioei buruz ez dut hitz egingo…): hurbiltzen ari den jendetza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

OSASUNA

Nazkatuta, gogaituta,… zenbatetan idatziko nituen hitz hauek blogean. Baina entzun nahi ez nuena nire belarrietara heldu zen asteazkenean. Berriro zita traumatologoan rehabilitazioa bukatu ondoren. Esperantza gutxirekin nihoan, rehabilitazioa ez da batere ondo joan. Hogei sesio, ez dut hobekuntzarik nabaritu, masajea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

ANBULATEGIA

Asteartean lagun batekin joan behar izan nintzen anbulategira. Sartu bezain laster, mugikorrari soinua kendu nion. Iruditzen zait arruntena dela, horrelako leku batean itzaltzea. Berbetan ibili ginen, baina oso baxu. Txikitan amak erakutsi zidan itxaron geletan ixilik egon behar dela eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

IKASTOLAK

Pena eta amorrua sentitu dut azkenaldian ikastolek ematen ari diren irudiarekin. Ikastolak baino, Ikastolen Konfederazioan dauden agintariek ematen ari diren profesionaltasun ezarekin. Artikulu honek hausnarketara eraman ninduen, gehien bat sinatzen dutenek urte asko eman dituztelako herrialdeetako elkarteak kudeatzen. Ez dut esan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Etsia… Nekatuta… Nazkatuta…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina