DURANGO? ZER DA DURANGO?

Batzuetan “egunkari konplexua” izaten dut. Eskoletara errekorteak eramaten ditut, aldizkariak, hortik zehar topatutakoak,… Ez dakit kasu egiten dieten, baina nire kontzientzia lasai geratzen da.

Aste honetan txapa sartzen nabil Durangoko Azokari buruz. Harritu nau umeek ez dutelako sekula entzun. Hortik pasatu dira Donostiara joateko, edota Urkiolara igotzeko. Ez dakite euskal liburu eta disko azoka urtero egiten dela. Dena euskaraz egiten dela?

Zerbait txarto egiten gabiltza. Edo ez diegu komunikatzen, edo ez dute interesik jartzen, edo etxeko kontua da, edo transmisioa, …edo nik zer dakit!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

5 Responses to DURANGO? ZER DA DURANGO?

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Eta ikus-entzunezkoak eramatea? edo Internetera konektatzea eskolan??

    Durango topatu tagzanian, bertara dagoen bidea, ia zein garraiobide publiko dagoen, azokaren eraikina kokatu, kafe antzokia ondoan dagoela eta Berri Txarraken kontzerturako ez dagoela sarrerarik komentatu, pantaila batean ikusi ahal izango dela doan kontzertu hori han bertan, eta azokaren webgunea bisitatu, eta ahotseneako egitarauari bistazo bat eman, eta… Ze aldizkari errekorteak…

  2. egilea: Nahikari

    Epa Iban!

    Internet-ekin saiatu naiz gelan, baina dauzkaten konexioak negargarriak dira… Azkenean, orri batean sartzeko ia ordu osoa erabiltzen duzu. Eta informatika gelak hartzea “misiĆ³n imposible” izaten da.

    Halandabe, ikus-entzunezkoekin saiatu beharko naiz gehiago.

    Milesker!

  3. egilea: aitor

    Niri ez zait hain kontu larria. Bai, hobe litzateke gure ume guztiek izatea Durangoren berri, baina ez zait alarma jotzeko moduko kontua: “zerbait gaizki egiten ari gara, ez dakigu transmititzen…” eta antzekoak, nire uste apalean, gehiegizko alarmismoan sartzea da. Badira oinarri-oinarrizko beste kontu batzuk, eta guztiok gogoan ditugunak; erabilera, adibidez. Baina Durangoko azokaren berririk? Ez dakit ba…

  4. egilea: Lander

    Onena bertatik bertara ikustea da. Txango bat proposa dezakezu, eta azokan egiteko lanen bat jarri. Azokako lehenengo eguna ikastolei eta prentsari zabalik egoten da. Urtero umez beteta dago astean zehar. Eskola gehienek programatuta izango dute irteeraren bat.

  5. egilea: Nahikari

    Txangoarena ere ez dago txarto. Baina gaur egungo irakasleei ez zaie askorik gustatzen umeak “kalera” ateratzea. Erosoagoa da eskola magistralak ematea.

    Ni azken batean asten behin joaten naiz bertsolaritza irakastera eta ahal dudan apurra egiten dut. Pasa den astean froga egin nuen teknologia berriekin Ibanek esan zidan bezala eta ematen du apurtxu bat zirikatu nituela. Hurrengo egunean gauza gehiago ekarri zizkidaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude