Etiketaren artxiboa: bertsolaritza

IPAR URIBEKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Berriro martxan! Bi urterik behin Bizkaiko Bertsolari Txapelketa antolatzen da eta udaberrian eskualdeetako txapelketak. Gure eskualdekoa, Ipar Uribekoa, gaur hasten dan Sopelako Ander Deuna Ikastolan. Sei bertsolari lehiatuko dira finalerako zuzeneko txartelaren lortzeko. Aurten aurpegi berri asko egongo dira. Algortako Bertsolari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

GAI-JARTZAILEAREN AULKITIK

Nahiz eta aspaldi plazaratu Unai Elizasuren web orrialdea, gaur egon naiz begiradatxo bat ematen Gai-jartzailearen aulkitik blogari. “Bonbo” asko eman diote, baina ez zait hainbesterako iruditu. Gai-jartzaile bezala aritzen naiz, askotan esan dut, eta lan gogorra da eta esker gutxikoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

PIROPOAK SORTZEN

Algortako Bertsolari Eskolak Ahozkotasuna irakasten du DBH 1ean. Orain arte asmakizunak, ariketak,… egin ditugu. Orain aste batzuk piropoak landu genituen. Sortzeko formulak, nola duten eragin gehiago,… Piropo horiekin bi saio egin ditugu: bata Aixerrota BHIn eta bestea San Nikolas Ikastolan. Beraien piropoak irakurri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

KARMELE MITXELENA ABRA SARIAN NAGUSI

Atzo bertan VII. Abra Saria ospatu zen Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan. Sei bertsolarik abestu zuten: Aimar Karrika, Alazne Untxalo, Karmele Mitxelena, Itxaso Paya, Eñaut Uruburu eta Gillen Hiribarren. Nahiko parekatua joan zen saioa, akatsen bat tarteko, bakarkako saioen ondoren, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

GAI-EMAILEAREN FIGURA EZ AL DA GEHIAGO ZAINDU BEHAR?

Pasa den asteazkenean Amaia Agirre bertsolariak Berrian argitaratutako artikuluarekin guztiz identifikatu nintzen. Urte berri on! zeukan izenburua, gai-emaileei buruz aritu zen. Gai-emaile eta gai-jartzaile moduan aritu naiz. Nik biak ezberditzen ditut: gai-emailea gaiak ematen dituena da (talde batek prestatutakoa eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

GPuntua internet bidez zuzenean!

Ezinezkoa egin zait Tolosara joatea. Baina aukera izan dut Gipuzkoako Txapelketako azken laurdenetako azken saioa internet bidez ikusteko. Bertsoa.com webgunean sartu eta zuzenean ikusi dut saioa. Hiru ordu bertsoekin gozatzen eta musutruk! Gaurko saioa erabakigarria zen jakiteko nortzuk ziren finalaurrekoetara pasatzen ziren bertsolariak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

TXAPELA ALGORTARA! ZORIONAK XABI!

Atzo Euskaldunan entzule egon ginenak une hunkigarriak bizi izan genituen. Bertsolariek hunkitu gintuzten, negar malko ugari isuri ziren. Gozatu nuen saioarekin, di-da batean pasatu zitzaidan. Txapelketa irekia zen oraingoa. Durangaldeko bi monstruek uko egin zioten parte hartzeari, beraz “bidea libre” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

INFORMAZIO GAINDOSIA

Pasa den igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hasi zen Zamudion. Lehen kanporaketa honetan Gorka Ostolaza markinarra atera zen garaile. Ez nuen aukerarik izan Zamudiora joateko. Normalean horrelakoak ez ditut galtzen, baina tamalez gaixo nengoen eta etxean gelditu behar izan nuen. Emaitza, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

ALBEko IBILERAK

Itxaso Paia, Ipar Uribeko txapeldun Imanol Uria, EH-ko txapelketan Arrate Illaro, EH-ko txapeldun Belabaratz aterpean Galtzak bete lan gabiltza bertso-eskolan azkenaldian. Urtero-urtero eskolarteko txapelketa eta bi urtean behin Bizkaiko Txapelketa. Bizkaikoarekin batera eskualdekoa dator, Ipar Uribeko txapelketa. Lorpen asko lortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

FEMINISTA OMEN NAIZ

Aspaldi komentutatu zidaten Aixerrotan, ia ausartuko nintzen Emakumea eta bertsolaritza izenburupeko hitzaldia ematen. Ez nuen birritan pentsatu eta baiezkoa eman nien. Xenpelar Dokumentazio Zentroan informazioa eskatu nuen eta Xabik ere eskema bat eman zidan. Horrekin hasi nintzen ikertzen eta hitzaldiaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin