GAUR EURIA EGIN DU…

Gaur euria egin du, horrela esaten zuen Deabruak Teilatuetan taldearen aspaldiko kantu batek. Ordu laurden bat daramat egongelako leihotik begira. Leihoaren azpian, ikasteko mahaitxo bat daukat. Eguerdi aldean hasi naiz zer edo zer egiten.

Mila gauza ditut bukatzeko, baina hemen nabil leihotik begira. Aspalditik liluratzen nau euriak. Orduak eta orduak egon naiteke leihotik begira kafe baten laguntzaz. Eta gaur are gehiago, jakinda ez dauzkadala gogoak ikasteko, ez lanak bukatzeko ere.

Zaparrada handiagoak iragarri dituzte, baina  badirudi egunak eutsiko diola.

Ikasten jarraitu beharko dut…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

SELEKTIBITATEKO LOTERIA

Atzo hasi ziren selektibitateko hautaprobak. Hiru egunetan milaka ikaslek etorkizuna jokoan jarriko dute.

Berriak honako titularra dakar gaurko egunkarian: Selektibitateko kiniela eta urduritasuna.  Ados egun hauetan ikasleek gauza asko jartzen dituztela jokoan: nahi duten ikasketetan sartzea, unibertsitatea aukeratzea,…

Baina beti begiratzen izaten diogu selektibitateari. Ez nago batere ados froga honekin, txarto planteatuta dago, baina unibertsitatera sartu nahi baldin badugu, ez daukagu beste aukerarik.

Inoiz pentsatu duzue Batxilergoan ditugun irakasleek egiten dituztenak? Zenbatetan puteatu izan dituzte nota behar duten ikasleak karrera zehatz batean sartzeko? Zenbatetan gutxietsi letretako karrerak egin nahi dituztenak?

Oraindik ere horrelakoak ikusten dira. Horregatik ez dakit zer den okerragoa: selektibitatea edo Batxilergoko irakasleak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

PIRRITX ETA PORROTX EZ DIRA GETXON IZANGO

Ekainean Pirritx eta Porrotx etorriko ziren gure herrira haien emankizuna aurkeztera. Gure herrira datozenean, sarrerak garaiz atera behar dira, bestela nahiko zaila izaten da baten bat lortzea.

Baina oraingoan ez dira etorriko. PPk eta PSOEk erabaki dute ezin dutela gure herrian emakizunik eman. “Umeak alaitu beharrean, ikasgai terroristak ematen dizkiete”, Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotziaren esanetan.

Gure herriko umeak Pirritx eta Porrotx ikusi gabe geratu dira. Zer azalduko diete gurasoek? Ez zeudela sarrerak? Terrorista batzuk direla? Adierazpen askatasuna aspaldi galdu genuela? Getxon bi alderdi espainolistek agintzen dutela eta euskararen aurka daudela? Euskaraz dagoen guztia debekatuta dagoela?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

WIFI SAREA BILBON

Betaurreko berriak erosi nituen orain aste bi kapitalean eta haien bila etorri behar izan naiz gaur.

Motxilan nire Asus-a sartu dut, wifi sareren bat topatuko dudalakoan…Une honetan Bilboko Plaza Berritik idazten nago. Frogatu gabe nengoen bertako wifi sarea. Ideia ona, azkarra konexioa eta hiriko puntu askotan ezarrita dagoena. Gure herrian edifizio publikoetan ezartzen hasi dira, hau ere frogatu beharko dugu.

Egia esateko, kontraesana bada: lentillak eta dioptriak kentzeko mila aukera daudenean betaurrekoak erabiltzen jarraitzen dut eta gutxi balitz, teknologia berriei buruz hizketan nabil…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

BERTSO-ESKO(LB)A

Atzo Azkoitira hurbildu ginen, Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna zen. Arrastian “Bertso-Esko(lb)a” antzerkia zegoen eta animatu ginen. Montaje ederra, eta bertso-eskola batean ibilitako edozeinentzat ezagunak egingo zaizkion uneak eta gertaerak.

Asko gustatu zitzaidan antzerkia irekitzen zuen testua:

“Bertsolariak ezaugarri asko ditu. Badu kantariaren sentimenduak azaltzeko dohaia;, badu mundua bestelako ikuspegiz hartzeko pailazoaren joera ere; badu magotik, azken arrazoia pentsatzen baitu lehenengo gehienetan; badu aktore-aktoresatik ere, bere kantuari eta sortzen ari den testuari gorputz-jarreraz eta begi-aurpegi imintzioz laguntzen baitio… Bertso-eskolan alderdi horiek guztiak lantzen dira. Eta gauza gehiago ere lantzen dira…Herriko bertso-ekitaldien antolakuntza, herriko beste kultur-elkarteekiko harremana… Bertso-eskolak, azken batean, bizi-eskolak dira. Norbere burua eta ingurua hobeto ezagutu eta gozatzeko tresna da bertso-eskola.”

Hori da bertso-eskola: esperientzia berriak, lagun berriak, bizi-eskola hitz gutxitan esanda.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

ASPALDI HEMENDIK PASATU GABE…

Nahikoa utzia daukat bloga, gainera azkenaldian bertso-eskolak duen bloga kudeatzen hasi naiz.

Geldirik ere ez gara egon! Korrika gure herritik pasatu zen eta parte hartu genuen euskararen aldeko lasterketan. ALBEk kilometroa hartu zuen eta bertan egin genuen korrika, txiri-txiri. Hurrengo egunean izan nituen agujetak deskribatzeko ez daukat hitzik!

Gasteizera ere hurbildu ginen. Korrikak beti behar du bultzada, baina aurten inoiz baino gehiago. Oso ondo  pasatu genuen eguna bertan, giro ederra zegoen.

Oporrak ere ederrak izan dira. Kantabrian izan naiz eta Oviedora ere hurbildu ginen. Eguraldia ez dugu gure alde izan, baina ederto ibili gara batetik bestera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

ATSEDENAREN BEHARRA

Azkenean, bihar oporrak hartzen ditut. Bihar ofizialki “libre” nago. Alde batetik poztasuna, eta beste alde batetik pentsatzeak zenbat gauza ditudan egiteko, gogoak ematen dizkit lanean ibiltzeko.

Lehenengo aldiz joango naiz oporretan. Etxean ez daukagu ohiturarik Aste Santuan inora joateko eta azken urteetan skouteko umeekin joan naiz kanpamenduan. Ba aurten biak: lehen astea oporretan lagunekin eta bigarrena kanpamenduan.

Oporretan joatearen kontuarekin pozik nago, baina are gehiago pozten nau berriro kanpameduan joatea umeekin. Ez neukan gogo handirik, baina motibatu naiz, lau egun di-da batean pasatzen dira eta gainera gogoak ditut ondo pasatzeko.

Gogoz eta atseden hartzeko asmoz hartu beharko ditugu, jakinda gero zer nolako hilabeteak datozkidan…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

ETA… 27!

Bai jaun-andreok! Gaur 27 jausten zaizkit! Gero eta gertuago 30etatik. Eusko Jaurlaritzak opari eder bat egin dit: Gazte-txartela 29 urte arte eduki ahal izango dugu! Berriro gara gazte, nahiz eta gaztetasuna norberak eraman…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

ASTE ARRARO SAMARRA

Aste nahiko arraroa izan da, behintzat asteazkenetik, edo arraro sentitzen naiz. Pasa den astelehenean nire ikasle ohi bat hil zen gaixotasun larri baten ondorioz. Bi urtetan nire ikasle izandakoa, ahazten ez den horietakoa: bihurria, jatorra, edozein tokitan agurtzen zintuena eta gozatzen zuena nire klaseetan ni neu zirikatzea. Ostiralean omenaldia egin zioten ikastolan eta hunkituta irten ginen han egondako guztiok. Bizitzak horrelakoak ematen ditu eta zer pentsatzea ematen du.

Abotsak ere “kale” egin dit… Ez naiz guztiz osatzen. Foniatrarekin datorren astean hasten naiz eta esan didan lehen gauza izan da “ixilik egoteko” bitartean. Uste dut nire soldata foniatrak eramango duela…

Eta asteazkenean urteak betetzen ditut, eta ez daukat batere gogorik… Lehen ilusioa egiten zidan, orain aldiz, bapez! Agian asteazkenean ideiaz aldatzen dut jeje!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

ATHLEEEETIIIIC!

Atzo benetan gozatu nuela Athletic-ekin. 7 urtetatik naiz taldeko bazkidea, nahiz eta orain karneta lagun bati utzi ez daukadalako denborarik San Mamesera joateko.

Azkenengo kopa irabazi zutenean 2 urte besterik ez nituen, eta ez daukat akorduan, nahiz eta gurasoek esan gabarra ikustera eraman nindutela.

Athletic-ekin bizi izan dudan unerik hunkigarriena 98ko ligako azken partidua izan zen, Zaragozaren aurka. San Mames beteta, kristolako giroa, Champions-a jokoan… Asko zegoen jokoa. Etxeberen gol ikusgarria lehen zatian!

UEFA partiduak, Kopakoak, Ligakoak, Champions-ekoa,… baina hori da akorduan dudana, eta batez ere argazki hau Etxebe eta Guerrero besarkatuta. Hori bai, ni Cuco Zigandaren jarraitzailea izango naiz betiko!

Baina ziur asko, maiatzeko finala akorduan izango dudala.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin