Nahikari Ayo naiz, getxoztarra. Hain zuzen, Erromo auzokoa, nahiz eta askok esan “algortatzen” ari naizela… 1982ko martxoaren 11an jaio nintzen, Bizkaiko hiriburuan, egun euritsu batean.
Euskal Filologiako ikaslea naiz Deustuko Unibertsitatean. Bertsolaritzako irakasle ofizioz eta begiralea Algortako Skout Taldean. Euskaltzalea, literaturazale sutsua, mendizalea, bertsozalea …
Zer aurkituko duzuen hemen? Denetarik. Gehien bat gertatzen zaizkidanak egunean zehar. Hainbeste saltsatan egonda, beti dago anekdotaren bat kontatzeko.
Ateak irekita dauzkazue!
kaixo
kaixo fernan