Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

ZERGATIK IRAKASLE?

“Zergatik hautatu zenuen irakasle izatea?” Galdera ona gaur ikasle batek egin didana… Jakingo banu erantzuna… Halare, berak zerrendatxu negatibo bat bota dit: – Ikasleak jasan behar dira. – Askotan ez dute kasurik egiten. – Malaletxean ateratzen zara egunero. – Gogoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

PAZIENTZIA FALTA

Nekatua egongo naiz? Pazientzia gutxiago izango dut? Umeak gorrotatuko ditut? Ez dakit, ez dakit, ez dakit… Baina azkenaldian, edozergatik jartzen naiz sutan. Nekatuta altzatzen naiz eta nekatuta oheratzen naiz. Bitamina falta? Pharmaton hartzen hasi beharko dut? Lehen edozer jasateko prest … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

BARTZELONA

Atzo bukatu zitzaizkidan oporrak. Badakit zorteduna naizela Paskua Astea ere gozatu dezakedalako, baina astelehenean berriro hasten naizela pentsatzeak… ikaratzen nau! Ommm… pazientzia! Zaragoza, Girona eta Bartzelona. Hantxe ibili naiz konpainia paregabean. Ez genekiela nora joan eta Catalunya aldera egin genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

GAURKO EGUN BATEZ…

Gaurko egun batez… … 1482an, Tomás Torquemada Espainiako inkisidore izendatu zuten. … 1851an, Verdik “Rigoletto” obra estrenatu zuen. … 1931an, Paulino Uzkudun boxeolariak Kennedy kaliforniarraren  aurkako konbatea irabazi zuen. … 1978an, Adolfo Suarezek, amnistia totala onartzen du. … 2004an, Madrilek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

ARBEL DIGITALAK

Ostegunetan Geroan ematen ditut eskolak, 5.mailan. Aspalditik dabiltza zentru desberdinetako irakasleak arbel digitala nola erabiltzen den ikasten. Irakasleak ikasle! Gaur bertan erakutsi didate apurtxu bat nola erabiltzen den. Egia esateko, aukera asko ditu eta oso interaktiboa da. Bideoak, power pointak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

MAPAK

LH 5-6 eta DBH 1ean ematen ditut eskolak. Pasa den astetik aurrera, ematen du geografia politikoa eta fisikoa ikasten hasi direla. Gela guztiak mapaz beteta daude: mendiak, ibaiak, lurmuturrak, itsasoak, hiriburuak, herriak,… Geletan ikusi dudan mapa, ez da nire mapa. EAEko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

DENBORATXUA

Denboratxua ez dudala bertan idazten. Denboratxua nire burua kokatzen nabilela. Denboratxua nekatuta nabilela. Baina gaurtik aurrera, bertan, berriro gauzak isladatzen hasiko naiz. Beharra daukadalako eta ondo sentiarazten nauelako. Kaixo berriro ere.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

GERO ARTE, AITITE

Nekatuta omen zegoen bizitzaz, amomarekin elkartu nahi omen zuen. 89 urte luze zituen. Aste honetan pattal samar zebilen, baina ez genuen uste gaur agurtuko gintuenik. Medikuen esanetan, ondo zegoen, baina nahiko esan du. Goizean joan zaigu. Lagun batek esan dit, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

BUKATU DIRA

Bukatu dira eta eskerrak! Bi aste igaro ditugu jaten. Izugarri gozatzen dut jaten, baina ematen du Gabonak horretarako erabiltzen ditugula, aitzakia polita dela jateko. Familia batzeko aitzakia izan beharko litzateke, baina gero eta gutxiago gustatzen zaizkit horrelakoak. Aurpegi onak jarri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

URTE BERRIARI

Ustekabean beste urte bat igaro da. Lekutan geratzen zen 2010, akorduan daukat 2000.urtea atzo izan balitz bezala. Berandu nabil Olentzerori gutuna idazteko. Beraz, urte berriari egin beharko dizkiot nire eskaerak. Materialak ez dira izango. Eskaerak, besterik gabe. Osasuna, ai osasuna… … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina