Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

GAUR EURIA EGIN DU…

Gaur euria egin du, horrela esaten zuen Deabruak Teilatuetan taldearen aspaldiko kantu batek. Ordu laurden bat daramat egongelako leihotik begira. Leihoaren azpian, ikasteko mahaitxo bat daukat. Eguerdi aldean hasi naiz zer edo zer egiten. Mila gauza ditut bukatzeko, baina hemen nabil leihotik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

SELEKTIBITATEKO LOTERIA

Atzo hasi ziren selektibitateko hautaprobak. Hiru egunetan milaka ikaslek etorkizuna jokoan jarriko dute. Berriak honako titularra dakar gaurko egunkarian: Selektibitateko kiniela eta urduritasuna.  Ados egun hauetan ikasleek gauza asko jartzen dituztela jokoan: nahi duten ikasketetan sartzea, unibertsitatea aukeratzea,… Baina beti begiratzen izaten diogu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

PIRRITX ETA PORROTX EZ DIRA GETXON IZANGO

Ekainean Pirritx eta Porrotx etorriko ziren gure herrira haien emankizuna aurkeztera. Gure herrira datozenean, sarrerak garaiz atera behar dira, bestela nahiko zaila izaten da baten bat lortzea. Baina oraingoan ez dira etorriko. PPk eta PSOEk erabaki dute ezin dutela gure herrian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

WIFI SAREA BILBON

Betaurreko berriak erosi nituen orain aste bi kapitalean eta haien bila etorri behar izan naiz gaur. Motxilan nire Asus-a sartu dut, wifi sareren bat topatuko dudalakoan…Une honetan Bilboko Plaza Berritik idazten nago. Frogatu gabe nengoen bertako wifi sarea. Ideia ona, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

BERTSO-ESKO(LB)A

Atzo Azkoitira hurbildu ginen, Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna zen. Arrastian “Bertso-Esko(lb)a” antzerkia zegoen eta animatu ginen. Montaje ederra, eta bertso-eskola batean ibilitako edozeinentzat ezagunak egingo zaizkion uneak eta gertaerak. Asko gustatu zitzaidan antzerkia irekitzen zuen testua: “Bertsolariak ezaugarri asko ditu. Badu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

ASPALDI HEMENDIK PASATU GABE…

Nahikoa utzia daukat bloga, gainera azkenaldian bertso-eskolak duen bloga kudeatzen hasi naiz. Geldirik ere ez gara egon! Korrika gure herritik pasatu zen eta parte hartu genuen euskararen aldeko lasterketan. ALBEk kilometroa hartu zuen eta bertan egin genuen korrika, txiri-txiri. Hurrengo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

ATSEDENAREN BEHARRA

Azkenean, bihar oporrak hartzen ditut. Bihar ofizialki “libre” nago. Alde batetik poztasuna, eta beste alde batetik pentsatzeak zenbat gauza ditudan egiteko, gogoak ematen dizkit lanean ibiltzeko. Lehenengo aldiz joango naiz oporretan. Etxean ez daukagu ohiturarik Aste Santuan inora joateko eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

ETA… 27!

Bai jaun-andreok! Gaur 27 jausten zaizkit! Gero eta gertuago 30etatik. Eusko Jaurlaritzak opari eder bat egin dit: Gazte-txartela 29 urte arte eduki ahal izango dugu! Berriro gara gazte, nahiz eta gaztetasuna norberak eraman…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

ASTE ARRARO SAMARRA

Aste nahiko arraroa izan da, behintzat asteazkenetik, edo arraro sentitzen naiz. Pasa den astelehenean nire ikasle ohi bat hil zen gaixotasun larri baten ondorioz. Bi urtetan nire ikasle izandakoa, ahazten ez den horietakoa: bihurria, jatorra, edozein tokitan agurtzen zintuena eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

ATHLEEEETIIIIC!

Atzo benetan gozatu nuela Athletic-ekin. 7 urtetatik naiz taldeko bazkidea, nahiz eta orain karneta lagun bati utzi ez daukadalako denborarik San Mamesera joateko. Azkenengo kopa irabazi zutenean 2 urte besterik ez nituen, eta ez daukat akorduan, nahiz eta gurasoek esan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin