Beti esan izan dut, blogarekin hasi banintzen, nire barrena hustu behar nuelako zela. Inork gonbidatu gabe, gure etxera minbizia heldu zen. Hustu behar nintzen, eta inoiz ez naiz batere iaioa izan norbaitekin egiteko: hitzak eta ziberespazioa aukeratu nituen.
Tentuz ibili naiz zer idazten nuen, zeri buruz idazten nuen eta nola tratatzen nuen gaia. Inor ez iraintzeko, irainak ez jasotzeko, nahiz eta askotan nire aldetik txarto egin eta erantzun didatenen aldetik gauza bera jaso dut.
Baina azkenaldian, Facebook-en nahikotxu “flipatu” dut. Askoren seme-alaben “sari eskaparatea” ematen du. Zure seme-alabak lehiaketa bat irabazi duela? Post bat + argazkia jarri. Zure seme-alabek azterketan bikain atera dutela? Post bat + argazkia jarri.
Eskoletan egunero esaten gabiltza lehiakortasuna ez dugula sustatu behar, baina etxetik jasotzen baldin badagu, eskolan ezer gutxi egin daiteke. Eta… zure seme-alabek ez badute saririk lortzen? Zer eskegiko duzue? Jertse berria erosi diozuela? Koadernoa estrenatu duela?
Zentzu apur bat izango bagenu…