LIBURUEN MAILEGUA

Literaturazalea naiz, eta horrez gain, liburu pila bat erosten ditut. Badakit liburutegiak daudela eta ez dagoela erosi beharrik. Baina izugarri gustatzen zait liburuak erosteko errituala: liburudendara joan, liburu pila ikutu, kontraportadak irakurri, liburu berriaren usaina sentitu…

Bi aste daroadaz liburu baten bila. Erabat ziur nago, liburua nire apal amaigabeetan dagoela, baina ez dago. Ohitura txarra izan dut: liburuak utzi, baina ez apuntatu nori utzi diodan. Denak kexaka: “liburu gehiago erosiko dituzu? Ez dituzu asko?”. Asko bai, baina jende askori utzitakoak eta ez bueltatutakoak.

Beraz, baten batek, nire libururen bat baldin badauka, bueltatzea eskatuko nioke. Milesker….

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude