2013ari ERREPASOA

Bukatu da, 2013ari agur esan diogu. 13 malapartatuak, poz handiak ekarri dizkit. Eta ez dut uste ahazteko moduko urtea izango denik.

Denetarik izan dugu. Lan handia, urte korapilatsua izan da, baina lanak bere fruituak eman ditu. Gezurra badirudi ere, diska atera genuen DBH 4ko ikasleekin. Erronka zena, egin bihurtu zen. Bertso eskolan ere, emaitza oso onak izan ditugu, Inoizko ikasle gehien hezkuntza arautuan zein bertso eskolan. Ahaztuko ezinezko urtea.

Osasunak ez nau errespetatu, beti bezala. Estresak jota nago eta horrek zorabioak ekarri dizkit. Abiadura jeitsi behar dut, horretan nabil, baina susto itzela hartu nuen. Hanka, betikolez, horretan darrai… Traumatologoa aldatu dut eta espero dut, 2014an arazoa konpontzea.

Eta nola bukatu dugun? Aurreko postean irakurri dugun Argia Ereiten Saria jasotzen. Nire lanari errekonozimendua, ikasleen esker ona, lagunen poza, etxekoen emozioa… Azaldu ezinezkoa izan da saria jaso dudanetik jaso ditudan mezuak, esker onak, besarkadak…

Bere gauza on eta txarrekin, horrelako 2014a sinatzeko prest nago.

Urte barri on!!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude