Ostegunetik larunbatera, Arrazolako Bertso Udalekuetan okupa bezala ibili naiz. Bertako ume eta begiraleak bisitatu eta ahal nuen guztian lagundu. Bide batez Oskar Estangaren kantaldia entzun eta umeekin pila bat gozatu.
Sekulan ez naiz muxuzalea izan. Sekulan ez zait gustatu inork ukitzea, muxuak ematea, ilean ibiltzea,… Etxean esaten didate nahiko “arraroa” naizela, baina halaxe tokatu zait.
Baina azkenaldian, xamurtu naiz, bigundu naiz, negar errezago egiten dut… Eta gustora jasotzen ditut muxuak eta besarkadak. Nork esango zidan horrelakorik orain urte batzuk! Egun hauetan Arrazolan inoizko muxu gehien jaso ditut, besarkadak, irribarreak,…
Horrelako maitasun “txute” bat beharrezkoa nuen.
Zenbat aldatzen duen muxu bat jasotzeak…