BERRIRO ERE, MILESKER!

Aurrekoan hortxe ibili nintzen nire urtebetzeagatik jasota opari hunkigarriengatik. Baina ikasturtea bukatzeko, opari ederra egin ziguten Itxaso eta biori bertso eskolako gaztetxuek.

Lana bolondres egiten dugu, bertan ordu pila sartzen ditugu, baina asko betetzen gaituen lana da. Umeen esker ona, bertsoekin gozatzea, jolastea… Niretzat, luxua da honetan ibili ahal izatea.

Kurtso bukaerako merendola egin genuen, maiatza eta udako urtebetzeak ospatu, agurtu udalekuetararte, udako agenda gogoratu eta… txan sorpresa! Bideo hunkigarria “La chica del Batzoki” kantua aldatuta eta argazki pila batekin. Benetan, hunkitu gintuela, baina are gehiago gurasoak agertu zirenean bertso paper eta guzti! Malkoren batek ihes egin zuen. Baina hor ez zen bukatu dena: Sparako gonbidapena irailean gogotsu hasteko!

Haserretu gara, negar egin dugu, barre, une ahaztezinak bizi… benetan eskerrik asko!

Aurten, lagun batekin hitz egiten, normalean baino nekatuago ibili naiz, baina inoizko lorpenik handienak lortu ditut. Eta horrelakoek indarra ematen didate “estrés” honekin jarraitzeko.

Handiak zarete!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude