MEREZI DU

Lore sortaTxapela

Merezi du, askotan lanak merezi du. Eta maitatua sentitzen zarenean, zentzu gehiago hartzen du egiten duzun hori.

Martxoaren 11an, 31 urte bete nituen. Nerabezaroa atzean gelditu zen, gazte izaten jarraitzen dugu, baina burua bere lekuan izanda, eta egonkortasuna bilatzen hasi gara. Bidean gabiltza!

Harira… 31 urte berri! Urtebetetzean opariak jasotzen dira eta opari izugarriak jaso ditut. Urte pila daroadaz bertso eskolan gaztetxoei eskolak ematen. Belaunaldi asko pasatu dira, eta aurtengoak portatu dira, eta lortu dute Nahikari hunkitzea. Bertso hunkigarriak, esker ona, txapel bat,… baina garrantzitsuena: adierazi zuten esker ona eta maitasuna. Edozein opari material baino hobea izan da. Eta are gehiago eskertzen da bolada txarra igarotzen zaudenean, zure lana zapuzten edo ezbaian jartzen dutenean,…

Instikoak ere ez ziren atzean geratu. Proiektu zoro bat martxan jarri eta gero, esker ona agertu zuten. Zoratu naiz kantuekin, dena koadratzen, emanaldiekin… Baina emanaldia egin eta gero, zer hoberik lore sorta, pastel eta kantu bat jasotzea baino.

Zuekin 31.urtea askoz hobea izango da! Eskerrik asko!!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude