inBECendentzia!!!

Zapatuko ekitaldia oroitzen dudan bakoitzean, hunkitzen naiz. Irudi pila bat gogoratzen ditut. Hunkigarria, deskribaezina, ederra… Denbora luzean ahaztuko ez dugun ekitaldian.

Hauteskundeekin maiatzetik nabil. Lehenbizi programa, zerrendak, batzarrak, aurrekanpaina, ekitaldiak, kanpaina, mitinak,… Luzea, gogorra, baina benetan, bete nau. Euskal Herriarentzako une historiko batean gaude eta harro nago bertan parte hartzen nagoelako.

Zapatuan, zerrendakideok ordu eta erdi lehenago deituta geunden. Gutxi gorabehera, ikusita neukan montajea, aurreko egunean bertan laguntzen ibili ginelako. BEC-a hutsik ere, inposatzen du. Non eseri behar ginen azaldu ziguten, nola kolokatu eszenatokian eta itxarotera.

BEC-a betetzen hasi zen, jende uholdea, independentziaren aldeko tsunamia bere gorenean! Eserita geundela, denona zen komentario berdina: bete dugu, bete dugu!!! BECtekada!!! Euskal Herriak erantzun zuen, eta nola gainera!!!

Amets, Alvarez-Solis eta Laura itzel! Umeak kandilekin irten zirenean, “Zapalduen olerkia” entzuten genuen bitartean, emozio eta une ugari gogoratu genituen. Etxean nahi ditugulako, aske.

Castellers-ak atera zirenean zer esan. Catalunya borrokan dabil, amets berdina daukagu xede. Independentzia oihuka, bertakoak negarrez eta gu zer esan. Badakigu, lortuko dugula, bide gogorra daukagu aurretik, baina lortuko dugu.

Eszenatokira igotzea eta BEC beteta ikusteak ez dauka preziorik. Euskal Herrira aldaketa dator, eta urriaren 21ean hautestontzietan erakutsiko dugu. Independentziaren olatuak Euskal Herria hartu du!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude