Korrikan bizikletan “korrikan” ibili eta gero, bizikleta berria erosi dut. Aurreko “Piolin”-a, oso ona zen, baina ez zen batere erosoa. Garai batean azkar joan nahi nuen, baina gaur egun, pasiatzea daukat helburu. Horregatik hartu dut pasiatzeko bizikleta.
Hanka hobeto nabaritu dut, nahiz eta oraindik mina izan. Apurka-apurka bizikletan hasi naiz, askoz jota ordu erdi egin dut gainean. Oraindik beldurra daukat, eta zelulak “zorabiatuta” ditut Akileseko tendoian zehar.
Aspaldidanik alde batera utzita neukan kirola, berreskuratu dut. Beste era batean, kilometroak buruan izan gabe eta gozatzeko asmoarekin.
Zorionak!
Aurreko batean ere esan nuen: denborak bakoitza
bere lekuan jarriko du. Eta hori bera da zuei egokitzen zaizuena, Aralar sortu
zenutenean bilatzen zenuten helburua, hau da, ezker abertzalea ordezkatzea,
bete ez duzuela onartzea eta maletak egin eta etxera itzultzea.
Aurreko baten ere esan nuen: Duintasunez amaitzeko
aukera izan zenuten. Orain norberak erabakiko du ze trenera igo: azken aldian
ongiegi ezagutzen duzuen Madrilgoa (Rubalcabaren bulegorako bidea) edo Euskal
Herria balore ezkertiarretatik artikulatu eta egituratuko duenera. A, hori bai,
inolako negoziazio edo akordiorik gabe, interlokutore gabe geratu zarete eta.
Gora Ezker Abertzalea! Gaurkoa, betikoa!!
Eskerrik asko!
– Ni ez naiz sekula damutuko Aralarren egoteaz. Beti eman dut aurpegia, beti plazaratu ditut nire ideiak eta sekulan ez naiz izengoiti baten atzean ezkutatu.
– Lanean jarraituko dugu, eta nola gainera!
– 2003an desagertuko ginela esan zuten, 2011an gaude. Emaitza txarragoekin, baina bizirik. Desagertu behar dugula, denborak esango du. Sortu legeztatzen dutenean, Bildu koalizioak aurrera egingo du? Pentsatu nahi dut baietz.
– Nafarroa Bairen berririk? Zergatik inork ez du hitz egiten Nafarroa Bairi buruz? Ai, klaro EAJrekin goazela… Pekatu mortala!
– Bilduk ez du EAJrekin akordioak egingo? Ala PP eta PSOEren eskuetan utziko ditu hainbat udal?
Gora Aralar! Zorionak Bildu!