ZELULAK…

Eta bukatu da. Eskerrak. Jasanezina da.

Dena izan dadila Akileseko tendoia berreskuratzeko eta bizitza “normala” egiteko. Ekainean tratamendua egin nuen ama zelulekin. Tendoia oso txarto omen zegoen eta ebakuntza baino lehen, edozer egiteko prest nengoen.

Abenduan erresonantzia magnetikoa egin eta gero, ekainekoarekin konparatuz, asko hobetu da. Izugarri. Nire hankak nabaritu du eta nire pisuak ere. Kilogramoek behera egin dute eta askoz hobeto sentitzen naiz.

Hanka nahiko minduta daukat, oraingo ziztaden tanda, aurrekoa baino bortizagoa izan da. Kantitate gehiago sartu dit, anestesia lokalaren beharra izan dut. Pasa den asteartean bukatu nuen, eta hanka handituta daukat oraindik. Ekainean bueltatu behar naiz, ia denborak bere tokian jartzen didan hanka.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude