Berriro ere hilabete ezer idatzi gabe… Hau da, ganora hau!
Guztiz lanpetuta ibili naiz, baina halare, aspaldiko partez, gustura nago. Lan pila, baina poztasun asko eman dizkidana azken aldian.
Gogotsu, itxaropentsu, eta inoiz ez bezala nik egindakoak baloratzen dabiltza. Ez askok, baina beno…
Hemendik aurrera, maizago nire berri izango duzue!
Aupa Nahikari!!!
Pozgarria da jakitea lanpetuta zaudela, beno lana baduzula, eta egiten ari zarena gustura egiten duzula. Musika ikusi edo egiten baduzu, beti da pozgarria.
Zer esan nahi dudan musika egitearekin edo ikustearekin? Beethoven gor gelditu zen eta izugarrizko sinfoniak sortu zituen, zergatik? Berak ez zuelako ikusten pianoan musika tresna bat soilik, baizik eta pianoa ikustean musika ikusten zuen. Horregatik gustura egoten gara musika ikusi edo egiten dugunean, eta idazten duzunean musika sortzen duzula sentitzen baduzu benetan berri pozgarria da horrelakoak irakurtzea 😉
Ondo segi!!!