Nekatua egongo naiz? Pazientzia gutxiago izango dut? Umeak gorrotatuko ditut?
Ez dakit, ez dakit, ez dakit… Baina azkenaldian, edozergatik jartzen naiz sutan. Nekatuta altzatzen naiz eta nekatuta oheratzen naiz. Bitamina falta? Pharmaton hartzen hasi beharko dut?
Lehen edozer jasateko prest nengoen (nahiz eta pila bat kexatu), edozein saltsatan ematen nuen izena,… Orain, aldiz, asteburua heltzen da eta lur jota nago. Ez dut parrandarik botatzen, eta nekatuta nago.
Mmmmm! Agian bainuetxe batera joan beharko dut? Yoga? Proposamenik?