LH 5-6 eta DBH 1ean ematen ditut eskolak. Pasa den astetik aurrera, ematen du geografia politikoa eta fisikoa ikasten hasi direla. Gela guztiak mapaz beteta daude: mendiak, ibaiak, lurmuturrak, itsasoak, hiriburuak, herriak,…
Geletan ikusi dudan mapa, ez da nire mapa. EAEko mapa politikoa daukate. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Herrialdeak falta zaizkio: Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa.
Zergatik kakazten ditugu umeak? Batzuk ez dakite Euskadikoak diren, Euskal Herrikoak, edo ez dakit nongoak…
Benetan tristetu nau horrelakoak ikusi beharra. Nik gelan, Euskal Herriko mapa neukan. Agian urte batzuk barru, Espainiako zintzilikatuko dute Euskal Herriko eskoletan.
Beharbada bai, euskal herrira aske egingo duen prozesu demokratikoa martxan jarri ez eta independentisten arteko batasunaren kontra, independentistak eta ezkertiarrak direla dioten batzuek, oztopoak jartzen dituzten bitartean.
Hori da etorkizuneko Euskal Herriko eskoletan espainiako mapa ez egoteko berme bakarra, libre ginakeenaren erakusle.
Pena litzateke aukera hau alperrik galtzen uztea.