Nekatuta omen zegoen bizitzaz, amomarekin elkartu nahi omen zuen. 89 urte luze zituen. Aste honetan pattal samar zebilen, baina ez genuen uste gaur agurtuko gintuenik. Medikuen esanetan, ondo zegoen, baina nahiko esan du. Goizean joan zaigu.
Lagun batek esan dit, zorte handia dudala nagusi izanda ere, aitite eta amoma bertan izan ditudalako. Eta egia da. Oroitzapen on asko utzi dizkit aititek: hondartzara eramaten ninduen txikitan, soloan ibiltzen nintzen aitxurragaz (askorik ez nuen egiten, baina beno…), Galean emandako pasioak belarra ni baino altuago zegoenean, Athletic-ari buruzko eztabaidak, udaro Tourra ikusi, Wimblendon, zazpi erroreak bilatu egunkarian, Olentzerori uzten genion anis kopa, mimosak hartzen genituenean Artatzan, ikastolara bila etortzen zenean,…
Eta ahaztuko ez ditudan beste mila gauza. Nahiz eta azkenaldian asko eztabaidatu berarekin, amomarekin batera hazi ninduen. Gauza horiek ez dira ahazten. Behintzat, badakit amomarekin elkartuko dela, eta pozik begiratuko gaituztela dauden tokitik.
Ondo izan, aitite. Muxu bat.
Zorionekoa izan zara holako aitite edukita, ezta? Ez da gutxi!
Atsekabean lagun.
Aititerekin bizi izandakoen oroitzapenak ondo gorde; betiko izango dituzu gogoan.
Animo, Nahikari, eta besarkada handi bat!
Hauxe da gure herrian holakoetan kantatzen doguna:
“Heriotzeak desegiten dau, bizi lekua munduan, baina zuk Jauna hartzen gaituzu, zeure etzean zeruan. Joan jakuna onartu Jauna, zeu bizi zaran lekuan.
Gure arteko gertakizunak ez behar asko dakarte. Elkar maitatu dogunok ezin bizi geintekez aparte. Jainkoa lagun, esan dagizun, agur egun handirarte”