URTE BERRIARI

Ustekabean beste urte bat igaro da. Lekutan geratzen zen 2010, akorduan daukat 2000.urtea atzo izan balitz bezala.

Berandu nabil Olentzerori gutuna idazteko. Beraz, urte berriari egin beharko dizkiot nire eskaerak. Materialak ez dira izango. Eskaerak, besterik gabe.

Osasuna, ai osasuna… Berriro ere nire hanka madarikatua. Tendon de Aquileseko ebakuntza gero eta gertuago daukat. Nahiz eta ondas de choque famatuak eman, ez dut hobekuntzarik igarri. Ahotsa ere, hortxe-hortxe… Osasun apur batekin konformatzen naiz.

Maitasuna,… Ia noiz heltzen den nire printze urdina!

Eta lagunak, nagoen bezala mantentzen banau poz-pozik!

Eta lana… txarra izan behar da joatearren ordaintzen badizute… Lortuko banu agintari lana! Kar, kar, kar! Baina uste dut hori gatza dela.

Betikoa, osasuna izanda nire familia eta ingurukoak poz-pozik!

URTE BARRI ON!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude