Asteazkenean Azkue Fundazioaren aurkezpenean egon nintzen Euskalduna Jauregian. Zeozer irakurrita neukan, baina ez neukan argi zein zen fundazioaren funtsa.
Jende ezagun asko: politikariak, kultura alorrekoak, komunikabideak, blogariak,… Hasierako ekitaldia oso ikusgarria izan zen, gazte talde bat jausiak eta saltoak egiten alde batetik bestera.
Harritu egin nintzen ikustean, Deustuko Unibertsitatea bertako patronatuan sartuta dagoelako. Jarrera ezkorra dute euskararekiko (zentzu gehienetan) eta orain 2.0 proiektu batean sartzen dira, helburua euskara sarean jostea denean. Unibertsitate honek, egunetik egunera, gehiago harritzen nau.
Proiektu batzuk martxan daude eta itxura ona dauka kontuak. Irekita dago edozeinentzat. Orain ikusi beharko da nola kudeatzen den fundazioa.
Ikusita nolako garaiak datozen euskararentzat, horrelako proiektuak ongi etorriak dira.