MADRIL

Berriro hankak sentitzen ditudala, Madrili buruz idaztea erabaki dut. Nire hanka ez dagoela oso ondo, bertako beroa eta eman ditugun “pasioek” gogoak kendu zizkidaten idazteko.

Beti Madrilera joan behar nuela, eta aukera heldu da Pilarikaren zubian. Izeko eta bere bi lagunekin abiatu ginen a la capital del reino. Eskerrak eguraldiak errespetatu gintuela, bestela…

Lehen inpresioa: handia zela eta itsasoaren falta. Ez dut itsasoa egunero ikusten, baina badakit hortxe daukadala nahi dudanean. Jendea presaka, korrika, dendak jai egunetan irekita,… Niretzat ohikoak ez diren gauzak.

Nire helburua zen El Prado, Reina SofĂ­a eta Thyssen museoak ikustea. Lehenengo biak bakarrik ikusi nituen, baina liluratuta bueltatu naiz. Gernikak aho zabalik utzi ninduen, Las Meninas,… Robert Capparen argazkiak ikusi genituen, Velazquez, Goya,… Beti diapositibetan ikusitako horiek aurrez aurre izan nituen. Gozatzekoa.

Retiro, Palacio de Cristal, Palacio Real, Kongresua, Senatua, Puerta del Sol,… gauza pila ditu Madrilek. Berriro bueltatu beharko gara.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude