Azkenean, bihar oporrak hartzen ditut. Bihar ofizialki “libre” nago. Alde batetik poztasuna, eta beste alde batetik pentsatzeak zenbat gauza ditudan egiteko, gogoak ematen dizkit lanean ibiltzeko.
Lehenengo aldiz joango naiz oporretan. Etxean ez daukagu ohiturarik Aste Santuan inora joateko eta azken urteetan skouteko umeekin joan naiz kanpamenduan. Ba aurten biak: lehen astea oporretan lagunekin eta bigarrena kanpamenduan.
Oporretan joatearen kontuarekin pozik nago, baina are gehiago pozten nau berriro kanpameduan joatea umeekin. Ez neukan gogo handirik, baina motibatu naiz, lau egun di-da batean pasatzen dira eta gainera gogoak ditut ondo pasatzeko.
Gogoz eta atseden hartzeko asmoz hartu beharko ditugu, jakinda gero zer nolako hilabeteak datozkidan…