ASTE ARRARO SAMARRA

Aste nahiko arraroa izan da, behintzat asteazkenetik, edo arraro sentitzen naiz. Pasa den astelehenean nire ikasle ohi bat hil zen gaixotasun larri baten ondorioz. Bi urtetan nire ikasle izandakoa, ahazten ez den horietakoa: bihurria, jatorra, edozein tokitan agurtzen zintuena eta gozatzen zuena nire klaseetan ni neu zirikatzea. Ostiralean omenaldia egin zioten ikastolan eta hunkituta irten ginen han egondako guztiok. Bizitzak horrelakoak ematen ditu eta zer pentsatzea ematen du.

Abotsak ere “kale” egin dit… Ez naiz guztiz osatzen. Foniatrarekin datorren astean hasten naiz eta esan didan lehen gauza izan da “ixilik egoteko” bitartean. Uste dut nire soldata foniatrak eramango duela…

Eta asteazkenean urteak betetzen ditut, eta ez daukat batere gogorik… Lehen ilusioa egiten zidan, orain aldiz, bapez! Agian asteazkenean ideiaz aldatzen dut jeje!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude